
gipuzkoakultura - ondarea
Zumalakarregi Museoak, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko erreferentzia den zentroak, Ormaiztegiko San Andres Deunaren jaietarako zenbait ekintza antolatu ditu Udalaren laguntzarekin.
Joan den larunbatean, hilak 24, 16:00etan Ormaiztegiko umeentzako Altxorraren bila ginkana izan zen museo aurrean. 6 eta 11 urte arteko 50 umek parte hartu zuten. Hainbat froga gainditu eta zenbait galdera erantzun behar izan zituzten puzzle baten zati guztiak lortu eta altxorra aurkitzeko.
Hurrengo egunei dagokienez, asteburuan (abenduak 1 eta 2), aurreko asteburuan bezala, doako bisita gidatuak izango dira museoan: 12:00etan euskaraz eta 13:00etan gaztelaniaz.
Gainera, larunbatean, hilak 1, 12:00etan umeen danborradan parte hartuko duten bi ume museoan ditugun Zumalakarregi general karlista eta bere laguntzailearen jantziekin aterako dira.