gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 5, ostirala

gipuzkoakultura - ondarea

« Santo Kristo kaperaren zaharberritzea | ondarea | Berrikuntzak Donostia, itsas hiria erakusketan »

Nabarra boua-Matxitxakoko guda: azken egunak
2007/11/29

Gipuzkoa bouaren bizkarrean ikurriña altxatzen. 1937ko otsaila Igandea, abenduak 2, azken eguna da Pasaiako Udal Aretoan dagoen Nabarra boua-Matxitxakoko guda erakusketa ikusteko.

Izenak dioen bezala, Matxitxakoko guda eta Nabarra bouaren urperatzeari buruzko erakusketa da. Panelak, maketak, Nabarra ontzia bilatzeko saiakerei buruz EITBk egindako bideoa eta jatorrizko hainbat dokumentu eta Euskadiko tropetan itsasoan borrokatu zuten guztien zerrenda bat biltzen ditu. Helburua Matxitxakoko guda gogoratu eta herria frankisten kontra defendatzeko itsasoan borrokatu zuten gudariak omentzea da.

Espainiako Gerra Zibilaren 70. urteurrenaren harira antolatutako ekimen multzoaren baitan antolatu da erakusketa hau. Euzkadiko gudontzidiko kideek eta senideek sortutako Matxitxako Elkarteak hainbat kultur ekimen antolatu ditu, hainbat erakunderen laguntzaz, hildako gudariak omentzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Euzkadiko Gudontzidia izenburupean hainbat ekimen antolatzen laguntzeko konpromisoa hartu zuen. Horien artean, erakusketa hau. Pasaiako Udalak eta Sabino Arana Fundazioak ere pare hartu dute antolaketan.

Azaroaren 15etik dago ikusgai eta abenduaren 2an bukatuko da. Ikusi ez baduzue, beraz, orain duzue aukera.

Non: Udal Aretoa. Morales Oliver plaza 2, Pasai San Pedro (Mapa)
Ordutegia:
-Astelehenetik larunbatera: 19:00etatik 21:00etara
-Igande eta jaiegunetan: 12:00etatik 14:00etara

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net