
gipuzkoakultura - ondarea
« Esploratzaileak XIX. mendean. Le Tour Du Monde erakusketa arrakastatsua | ondarea | San Bartolome zaharberritzen »
Zumalakarregi Museoa Alea joko aldizkarian atera da. Aldizkari hau simulazio historiko jokoetan erreferentziazko argitalpena da.
Simtac-Ludopressek argitaratzen duen Alea aldizkariko azken zenbakian Lehen Karlistada txosten historikoa eta Dios, Patria y Rey jokoa plazaratu diztuzte. Horiek irudiztatzeko Zumalakarregi Museoko fondoko zenbait grabatu erabili dituzte: Major C.V.Z grabatzailearen Don Carlos, Zumalacareguy and the Staff eta Zalditeria Karlista.
Horretaz gain, Lehenengo Karlistadari buruzko txostenaren bibliografian Zumalakarregi Museoaren bi web orri nabarmendu dituzte: XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian eta XIX. mendeko Albuma.