
gipuzkoakultura - ondarea
« Sagardo Astea Igartubeitin | ondarea | Esploratzaileak XIX. mendean. Le Tour Du Monde erakusketa arrakastatsua »
Musée Basque et de l’histoire de Bayonnek eta Bilboko Euskal Museoak Zumalakarregi Museoaren bildumako bi pieza itzuli dituzte. Bi pieza horiek Gernikako bonbardeaketaren 70. urteurrenaren harira antolatutako erakusketarako utzi zizkien maileguan.
Hain zuzen ere, ondokoak dira utzitako piezak: 1874ean Bartzelonan argitaratutako La Madeja Política aldizkari satirikoan azaltzen den Si el famoso árbol de Guernica da este fruto, procuremos no vuelva a retoñar karikatura, eta Nueva recopilación de los Fueros, privilegios, buenos usos y costumbres, leyes y ordenanzas de la Provincia de Guipúzcoa liburua (1696). Hauek apirilaren 17tik irailaren 30era arte maileguan utzi dira Musée Basque et de l’histoire de Bayonnek eta Bilboko Euskal Museoak elkarrekin antolatutako Gernika, euskal ikonoa izatetik ikur unibertsala izatera erakusketarako.