gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko urriak 12, igandea

gipuzkoakultura - ondarea

« Zumalakarregi Musearen bildumako bi pieza itzuli dituzte | ondarea | Zumalakarregi Museoa Alea joko aldizkarian »

Esploratzaileak XIX. mendean. Le Tour Du Monde erakusketa arrakastatsua
2007/10/18

Esploratzaileak XIX mendean erakusketako afitxa6.500 bisitari baino gehiago izan dira Zumalakarregi Museoak eta Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxeak elkarrekin antolatutako Esploratzaileak XIX. mendean Le Tour Du Monde erakusketan.

XIX. mende erdi aldera mapek oraindik eremu asko zuri-zuri zituzten. Munduan zehar, beti ere europarren ikuspegitik, ezagutzen ez ziren lurralde asko zeuden. Horiek ezagutzeko espedizioen ugaltzearekin batera, europarren jakin mina asetzeko aldizkariak ere sortu ziren. Aldizkari horietan lehenengoa eta garrantzitsuena Parisen argitaratutako Le Tour du Monde izan zen, hain zuzen ere.

Erakusketa honek urruneko paisaia eta kultura arrotz haietara ez ezik, duela mende eta erdiko europarren ikusmoldera ere hurbildu ditu ikusleak, Cristina Enean uztailaren 12tik irailaren 30era.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net