gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - ondarea

« Zumalakarregi Museoaren ekintzen arrakasta 2007ko udan | ondarea | Sagardo Astea Igartubeitin »

Donostiako Forua urriaren 15a arte ikusgai
2007/10/05

Foruaren orri batOraindik ere Donostiako Forua, Gipuzkoako lehen Udal Forua, ikusi dezakezue Donostia, Itsas Hiria erakusketan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako kaian duen Untzi Museoan. Gipuzkoako Artxibo Orokorrak utzitako dokumentu hau urriaren 15a arte izango duzue ikusgai. Egun horretatik aurrera, kontserbazio arrazoiak direla eta, faksimile batek ordezkatuko du erakusketan.

Foruaren orri bat Foruaren orri bat 1180 inguruan Nafarroako Antso VI.ak (Antso Jakituna) Donostiari emandako Forua ez da gordetzen. Ikusgai dagoen eskuizkribua 1474 urtean egindako helarazpen bat da, eta 1543an korregidorearen aurrean (erregeraren ordezkaria Gipuzkoan) izandako auzi baten zati da, gure Korregimendua fondoan. Notario-kopia honek zehatz jasotzen du latinezko Erdi Aroko testua eta Foruaren bi transmisio biderik zaharrenetako bat da.

Donostia Gipuzkoako lehen hiribildua da. Errege-espazio pribilegiatu gisa sortu zenez, erregeak Forua eman zion, komunitatearen bizitza arautzeko arau eta pribilegio sorta: udal gobernua, justizia administrazioa, zuzenbide merkantila... Geroago Gaztelako monarkiak Gipuzkoako beste itsas herrietara zabaldu zuen estatutu honek, besteak beste, merkataritzari (lur eta itsaso bidezkoa) mesede egiten zion, zerga-salbuespenen bidez. Honek Donostiaren ezaugarri diren jarduera ekonomikoen garapena ahalbidetu zuen.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net