gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - ondarea

« Donostiaren itsas historia | ondarea | Zumalakarregi Museoaren ekintzen arrakasta 2007ko udan »

Altxorraren bila Haizearen Orrazian
2007/09/10

Haizearen Orrazia Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoak bat egin nahi du Haizearen Orraziaren 30. urteurrena ospatzeko Donostiako hainbat museotako Hezkuntza Sailek antolatutako ekintzekin. Hori dela eta, Altxorraren Bila jolasa antolatu du Haizearen Orrazian bertan, 8-10 urte arteko haurrentzako.

Untzi Museoko hezitzaile batek koordinatuko du jolasa; bertan parte hartzen duten haurrek hainbat froga gainditu beharko dituzte altxorra aurkitzeko. Froga hauek gure itsas historiari, Eduardo Txillidari eta Haizearen Orrazia artelanari buruzkoak izango dira.

Egunak: irailak 13 eta 14
Tokia: Haizearen Orraziaren zabalgunean.
Ordua:17:00etan
Iraupena: ordu bete inguru.

(Argazkia Orreagak egina).

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net