gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - ondarea

« 3.000 bisitari XIX. mendeko Esploratzaileak. LE TOUR DU MONDE erakusketan | ondarea | Altxorraren bila Haizearen Orrazian »

Donostiaren itsas historia
2007/09/07

Haurrak erakusketanDuela egun batzuk aipatu genuen Untzi Museoko erakusketako olio-lan bat datozen egunotan itzuliko dugula. Hala ere, Donostia, Itsas hiria erakusketak lan horren erreplika bat jasoko du, jatorrizkoa ordezkatzeko; eta erakusketa hau maiatzera arte izango da ikusgai.

Gainera, erakusketa hobeto ulertzeko, gida batek lagunduta ikusi daiteke, euro baten truke. Bista gidatua ordu betekoa da eta aldez aurretik egin behar da erreserba. Umeentzako ere moldatzen da bisita, ipuin eta kondairak gehituz. Bisitaldiaren osagarri gisa, hirian zehar ibilaldi bat egin daiteke, historiaren eta literaturaren ikuspegitik ezagutzeko, Untzi Museoko hezkuntza arduradunak lagunduta. Ibilaldi honek ordu eta erdi irauten du eta euro bat balio du.

Informazio gehiago: www.um.gipuzkoakultura.net web gunean edo 943-430051 telefono zenbakian. Posta elektronikoa ere bidali dezakezu: untzimuseoa3@gipuzkoa.net

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net