gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - ondarea

« XVII. mendeko Donostiari buruzko olio-lana itzuliko da | ondarea | Donostiaren itsas historia »

3.000 bisitari XIX. mendeko Esploratzaileak. LE TOUR DU MONDE erakusketan
2007/09/06

XIX. mendeko exploratzaileak erakusketaren kartelaUztailaren 12an hasi zenenetik, 3.000 bisitarik ikusi dute Cristina Enea Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxean Zumalakarregi Museoak antolatutako XIX. mendeko Esploratzaileak. LE TOUR DU MONDE erakusketa.

Erakusketa honek munduko paisaia eta ohitura desberdinekiko europarren harridura azaltzen digu. Arrazakeria darie testu eta irudi hauetako askori, baina baita ausardia, abentura gosea eta egoerarik gorrienetan bizirik irauteko grina ere. Le Tour Du Monde-k , urruneko paisaia eta kultura arrotz haietara ez ezik duela mende eta erdiko europarren ikusmoldera ere hurbiltzen gaitu. Oraindik ikusi ez dutenek irailaren 30a arte dute aukera.

Euskal esploratzaileak. Le tour du monde
Ingurumen Baliabideen Etxea
Duque de Mandas kalea z/g
20012 Donostia-San Sebastián
Tel. 943 45 35 26
Ordutegia: astelehenetik larunbatera 9.30etatik 13.30etara eta 15.00etara 20.00etara.
Igande eta jaiegunak: 10.00etatik 13.30etara
Sarrera doan

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net