gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 6, larunbata

gipuzkoakultura - ondarea

« 26 urtez ondarea zaharberritzen | ondarea | XVII. mendeko Donostiari buruzko olio-lana itzuliko da »

Ondarearen didaktika
2007/08/30

garatu2007.JPGZumalakarregi Museoak, Ondarearen didaktikari buruzko ikastaroa eskainiko du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa  Saileko GARATU, ikasleentzako prestakuntza-eskaintzako programaren barnean.

Ikastaro hau Gizarte Zientziak, Geografia eta Historiako DBHko irakasleei eta Ingurunearen ezaguera Lehen Hezkuntzako (3.zikloa) irakasleei zuzendua dago.

Ikastaroa Bilbon, Sarrikon eskainiko da azaroaren 5etik 16ra bitartean eta Donostiako Museum Cemento Rezolan azaroaren 19tik 31era bitartean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Argibide gehiago nahi izanez gero eta izena-emateko:
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza.
Telefonoa: 945 01 83 53. Izena emateko azken eguna: irailaren 6a.

Informazio gehiago

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net