
gipuzkoakultura - ondarea
Zumalakarregi Museoak WILHEM von HUMBOLDT: 1801 Euskaldunen herrian barrena bere azken bildumagarriaren ale berria eman du ezagutzera. Bildumagarri digital berri honek Humboldtek Euskal Herriari, euskaldunei eta beraien jarduera ekonomiko, jantzi, dantza eta hizkuntzari buruz idatzi eta Europan zehar zabaldu zituenak jasotzen ditu.
Aurrez ere aipatu dugun bezala, faszikulu bakoitzak herri bat eta gai bat jorratuko ditu, garaiko grabatuz hornitua. Honako honetan, Bergarako herria eta sokamuturra festa deskribatzen dira.
Bildumagarri birtuala bere posta elektronikoan jaso dezake nahi duenak, ondorengo helbidean eskaera eginez gero: mzumalakarregi@gipuzkoa.net.