gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - ondarea

« Bertan | ondarea | XIX. mendeko esploratzaileak »

Julian Zumetaren jakaren dohaintza
2007/07/04

ZM_Vitrina_uniformes_liberalesp.jpg Zumalakarregi Museoak Julian Zumeta Agirre, Bigarren Gerrate Karlistan “askatasunaren bolondres” izandakoaren jakaren dohaintza jaso berri du.

Julian Zumeta (1820-1874) “Zumeta konpainia” izenarekin ezagutzen zen Tolosa barrutiko volante konpainiako tenientea izan zen. Tolosatik ateratzen ari zirela, zauritu egin zuten 1874ko otsailean, karlistek, setio luze baten ondoren hiria menderatu zutenean. Ebakuazio honetan jasandako zaurien ondorioz, liberal bolondresa hil egin zen 1874ko martxoaren batean.

Zumalakarregi Museoak Ramona Zumeta eta bere familiaren dohaintza begi onez eta esker on handiz hartu du. Objetktu interesgarri hau erakusketa iraunkorrean ikusteko aukera izango da laster.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net