gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 30, larunbata

gipuzkoakultura - ondarea

« Igartubeitiko Interpretazio Zentro berria | ondarea | Edukien eskaintza Igartubeitiko Interpretazio Zentroan »

Oteizaren eskultura batzuen eskuraketa
2007/06/25

San%20Juan%20de%20la%20Cruzp.jpg Oriotar artista polifazetiko eta polemikoaren zazpi eskulturaz osatutako multzo bat, igeltsuzko obra bat, bi marrazki eta beste 37 marrazki jasotzen dituen libreta bat erosi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Gehienak obra bakanak dira eta oso ezezagunak, Oteizaren obraren barruan garai interesgarrienetako batean egindakoak, 50eko hamarkadakoak, hain zuzen, eta Oteizaren lagunen bildumetan egon dira orain arte.

Foru Aldundiak erositako bilduma honi esker, nabarmen aberastuko da Jorge Oteizari eskainitako kultur ondarea artistaren jaiotzaren mendeurrena betetzeko bezperan, hain zuzen.

Gipuzkoako Foru Aldundia joan den mendeko 80ko hamarkadan hasi zen bilduma publikoak sustatzen, bere ustez administrazioaren betebeharra memoria eta kulturaren lekukoak gordetzea baita, kultur ondarea zabaltzeaz gain, noski. Bildumaren ezaugarriak: Jorge Oteiza nazioarteko mailan XX. mendeko gipuzkoar artista interesgarri eta garrantzitsuenetakoaren lanak eskuratzea bilduma publikoak sustatzeko Foru Aldundiaren politika horren barruan sartzen da bete-betan eta horrek, noski, bilduma propioak zabaltzea eta osatzea eskatzen du, eta, baita bilduma horiek kultur agenteei erabiltzeko aukera ematea ere, hala eskatzen badute.

Gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiak bere esku duen arte ederren bildumaren balioa kontuan izanik, erosketa horrek bildumaren beraren balio objektiboa areagotzen du, Oteizaren lana osatzen laguntzen digu (dagoeneko baditugu 1985ean eskuratutako bost pieza garrantzitsu) hainbat teknika erabiliz egindako lan esanguratsuak sartuta, eta beren zaintza eta balioa ematea bermatuko duten proiektuen eskura jartzeko aukera ematen digu.


Eskuratutako piezak honako hauek dira:


______________________________________________________

1.- Desocupación espacial interna
con circulación exterior
.
Materiala: Calatoraoko marmola. 1958.



______________________________________________________

2.- Dos hermanas.
Materiala: Harria.






______________________________________________________

3.- Cabeza de apóstol: San Pablo.
Materiala: Brontzea. 1954.







______________________________________________________

4.- Centauro vasco.
Materiala: Buztina.








______________________________________________________

5.- Xenpelar.
Materiala: Brontzea. 1954.







______________________________________________________

6.- San Juan de la Cruz.
Materiala: Igeltsua.






______________________________________________________

7.- Homenaje a Baco.
Materiala: Harria. 1952.






______________________________________________________

8.- Libreta Jorge Oteiza.
Materiala: Tinta paper gainean.





______________________________________________________

9.- Prehistoria vasca.
Materiala: Igeltsua.




______________________________________________________

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net