
gipuzkoakultura - ondarea
« Edukien eskaintza Igartubeitiko Interpretazio Zentroan | ondarea | “Wilhem von Humboldt” bildumagarriaren seigarren faszikulua »
Uda garai egokia da kulturara hurbiltzeko. Eta, kultura esatea, museoak esatea da.
Baina uda, honez gain, aukera ezin hobea da zazpi eta hamabi urte arteko adin-txikikoek gure iragana ezagutzeko.
Zumalakarregi Museoak, Ormaiztegin, eta Igartubeiti Baserriak, Ezkio-Itsason, aukera bikaina eskaintzen dute horretarako.
Uztailaren 4tik 31ra, asteazkenetik ostiralera, “Le Tour du Monde” egin dezakete Zumalakarregi Museoan, eta “Baserriko bizitza” ezagut dezakete, berriz, Igartubeiti Baserrian.
Aukera paregabea da, uda honetan, gure lurraldeko historiara hurbiltzeko, eta XVI. eta XVII. mendeetan baserrietan nola bizi ziren jakiteko.
Ormaiztegitik Igartubeiti Baserri Museora joateko garraioari dagokionez, Irizar S. Coop-en diru-laguntza izango dugu.
Tailer hauei buruzko informazio guztia duzue eskura dokumentu honetan.