
gipuzkoakultura - ondarea
Duela egun batzuk, Igartubeiti Baserriko Interpretazio Zentroaren inaugurazioaren berri eman genizuen, eta baita zentroa eraikitzearen helburuak azaldu ere, eraikina fisikoki deskribatzeaz gain.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren asmoa, mota horretako arkitektura tradizionala gordetzeko testuinguruan, XVII. mendean Igartubeitik zuen itxura fosilizatzea izan zen, bisitariak garai hartako giroan murgiltzeko asmoz, baserriaren arkitektura berarekin, bere giroekin eta bertan bildutako objektuekin zerikusirik ez zuen edozein baliabide museografiko erabiltzeari uko eginez eta beste euskarri museografikoak erabiliz; hori dela eta, ezinbestekotzat jo zen baserrian eskainitako informazioa osatzea ahalbidetzen zuen gunea sortzea.
Hitz bitan, Igartubeitiko interpretazio zentroak Igartubeiti baserriak eskainitako edukiak osatu, sakondu eta gehitu egiten ditu. Igartubeiti azaltzeko eta euskal baserria azaltzeko, baita euskal baserria ere: erabilpenak, bilakaera, biztanleen bizimodua eta bertan bisitak kudeatu eta baserriaren inguruko ekintzak burutuko dira.
Interpretazio Zentroaren inaugurazioari esker, Igartubeiti Baserri Museoa erreferentea eta inflexio puntua izango da, bai sorkuntzari bai euskarri teknologikoei begiratuta.
Eduki museografikoak:
Kontua zen baserrian bertan jendeari emandako informazioa osatzea, Igartubeiti Baserri Museoko bisita amaitu ondoren jendeak oinarri argiak izan ditzan euskal baserria, horren arkitektura, bizimodua eta bertan bizi zirenak hobeto ezagutzeko.
Kontua zen baita eduki hauek modu zehatz eta zientifiko batez lantzea, nahiz eta kasu honetan eduki hauek igortzerakoan aurrerapausu bat eman nahi genuen, museografia berritzaile bat bilatuz, non teknologia berrienetan oinarritutako baliabideak erabiltzen dituen kontakizun baten bitartez edukiak aletzen diren. Ondare elementu bezala agertzen zaigun baserriaren itxura ederrak eta baserrian bertan dauden jatorrizko objektuek aukera eman ziguten ausartagoak eta irudimentsuagoak izateko interpretazio gunean erabili beharreko euskarri museografikoei dagokienez. Horrela, teknologia berrienetan oinarritutako baliabide expografikoak erabili dira bisita hori Igartubeitiko interpretazio zentrora eta baserrira bertara doazenentzat esperientzia paregabea izan dadin, orainarte museoei buruzko usteari dagokionean.
Ahalmen teknologiko guztiak bateratu dira helburu hauek lortzeko, erronka horri, erabileretan, dimentsioan eta narrazio-ahalmenetan ezohiko mugetara iritsiz.
. Erakusketa gunea:_______________________________________________________________
Erakusketa zonak sei gune handi ditu eta gune horietan euskal baserrien mila urte baino gehiagoko historia aurkezten da. Igartubeiti baserriko familia eta auzotarren ahotsen bitartez, batez ere ibilbidearen zati handi batean gidari lanetan aritzen den Kattalin Kortabarriaren ahotsaren bitartez, jakiten dugu nola handitu eta aldatu ziren antzinako baserriak, nola bizi ziren baserritarrak eta nola egiten zuten lana, nolako harremanak zituzten beraien artean, zertan sinesten zuten, zer ekoizten zuten, zer jaten zuten, nola dibertitzen diren eta zergatik sufritzen zuten.
Bisita egiteko jendeak ez du gidaririk behar, ibilbidean beste baliabide batzuk erabiltzen baitira: gidari birtualak, argiak, soinuak, etab. Aldi berean, jendeak ahal du erakusketaren baliabideak erabili ibilbide osoan. Dispositibo teknologikoak martxan jartzeko ardura duen pertsonak lagunduko du bisitan PDA-ren eta haririk gabeko teknologiaren bitartez aginduak emanez. Edukiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez adieraziko dira. Jendeak audiogida sistema bat izango du eskura, nahi duen hizkuntza aukeratzeko. Bisitak 45 minutu inguru irauten du.
Jendearen arretarako gunea:
Sarrerako “tunel” batetik pasabidea egin ondoren, “Ciceronne” birtual batek, Kattalin Kortabarria pertsonaiak (XVI. mendeko Igartubeiti baserriko bizilaguna) bisitariari harrera egiten dio, ongietorria emanez eta bisitaren edukia jakinaraziz. Kattalinek jendeari laguntzen dio ibilbidearen zati haundi batean zehar.
Ibilaldia historian zehar
Ongietorri labur honen ondoren, pertsonaiak baserrien sorkuntzatik XIX. menderarteko bilakaeraren historia azaltzen duen narrazioa ikusten da, beira-aresa izugarri baten zehar, ispiluen gainetik eskaintzen den robotizatutako emanaldi baten eta elementu fisiko zein birtualen konbinazio bitartez.
Beira-aresa izugarriak daukan robotizatutako proiektoreak hamabost metrotan zehar pertsonai nagusiaren eta Igartubeitiko interpretazio zentruko anfitrioiaren, hau da, Kattalinen gidatutako narrazioa benetazko espazioan eta denboran erakusten du, zinema proiekzio, hiru dimentsiotako birtualtasun, antzerki birtual, holograma, argi eta soinu efektuen bitartez.
Erakusketa gune honetan erabilitako neurri eta teknologiak erabat ezohikoak eta berritzaileak dira, museologiari dagokionean horrelako gailu teknologikorik Europan behintzat ez dagoela zihurtatuz.
Baserrian bizi:
Baserriaren bizimoduari buruzko informazio edukiak aurkeztea erabaki dugu espazio honetan, ondare izaereko objektu eta teknologia berrien erabilpena uztartuz. Beira-aresetan objektuak erakusten dira eta euskarri desberdinetan filmak eta irudiak proiektatzen dira.
- Baserrirako janzkiak
- Sinesmen babesgarriak
- Baserriko herentzia eta jabetza
- Baserriko aintzinako lanabesak
Baserriarekin bueltaka
Baserrietako tipologiari buruzko informazioa eskaintzen da gune honetan, formatu handiko pantailan eskaintzen den proiekzio batez baliatuz. Bertan, tipologia desberdineko baserri esanguratsuenen berreraikitzeaz azalpenak emanez. Azalpenez osatutako panelak ere badira.
1630. Igartubeitiko biztanleak:
Eremu honetan baserriko biztanleen inguruko informazioa eskaintzen da, zortzi pertsonaien eskutik. Proiekzio honetan jendeak bereziki filmatutako pertsonaiekin interaktuatu dezakete, kontsola baten bitartez, zinema erakusketa moeta bat edo beste bat aukeran emanez. Informazio panelak ere badaude sendogarri.
Baserrian lan egin:
Bisita amaitzeko jendeak beste gune batean murgildu ahal izango da, non aldi bereko eta formatu handiko lau proiekzioen bitartez, XVII. mendean baserriko biztanleek egiten zituzten lanak erakusten diren, iraganeko soinuak, usaiak, ehundurak eta giroak gogoraraziz.
. Informazio guneak
Behin bisita amaituta eta irteerako tuneletik iragan ondoren, ikusleak, aisialdi gunean ukimenezko pantaila eta euskarri grafikoen bitartez, jakinmina ase dezake.
Informazio gune desberdinak daude ukimenezko eta plasma pantailetan, ondorengo informazio edukiekin: Igartubeiti baserriko habe-dolareko sagar prentsatzea; Igartubeiti baserriko zaharberritze prozesua; baserri tipologiak; baserriarekin erlazionatutako kultur alderdiak (familien erretratuak; haur-jolasak; baserriko animaliak).
Hitz bitan, Igartubeitiko interpretazio zentroak Igartubeiti baserriak eskainitako edukiak osatu, sakondu eta gehitu egiten ditu erreferentziatzat euskal baserria hartuta eta, horretarako, orain arte mota horretako zentroetan erabilitako ikus-entzuteko teknologia berrienak erabiltzen dira. Igartubeiti Baserri Museoa erreferentea eta inflexio puntu bat izango da, bai sorkuntzari bai euskarri teknologikoei begiratuta.