
www.gipuzkoakultura.net, Gipuzkoako Foru-Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuaren kultur arloaren webgunea da.
María Jesús Aranburu Orbegozo Diputatu duen Kultura eta Euskara Departamentuaren zereginen artean, Gipuzkoako Foru-Aldundiak kultur jarduetarako erabiltzen duen aurrekontua kudeatzea dago.
Kultura eta Euskara Departamentua kulturaren eta euskararen normalizazioaren esparru gehienetan aritzen da. Bera lana burutzeko, hiru zuzendaritza ditu:
Kultur eta arte-sormenerako laguntzaz eta subentzioez arduratzen da. Musika-zikloak, kultur ekintzak eta beste hainbat jarduera antolatzen du. KOLDO MITXELENA Kulturunearen egoitzan Erakustaretoa eta Ganbara kudeatzen ditu, arte garaikideari eta beste gai batzuei buruzko aldi baterako erakusketak antolatuz. Honez gain, KMKeko ekitaldi aretoa den Areto Nagusiaren jarduerak kudeatzen ditu.
Bestalde, KOLDO MITXELENA Kulturunea Gipuzkoako Foru-Liburutegiaren egoitza da. Liburutegi honek ondare bibliografiko garrantzitsua du, esaterako, Aizquibel, Julio de Urquijo edo Gabriel Celayaren liburu-bildumak. Horrez gain, irakurketa sustatzen du, mota ezberdinetako dokumentuak mailegatuz (liburuak, euskarri elektronikoak…).
Arteleku
Diziplinarteko proposamen teoriko zein praktikoak sortu eta bultzatzen dituen gunea da eta Kultura Sustapeneko eta Hedapeneko Zuzendaritza Nagusian dago. Nazioko eta nazioarteko artistentzat zein arteari eta sormen garaikideari buruzko ezagutza gehiago izan nahi duen edonorentzat dago zabalik.
Ondare-kudeaketaren inguruko jarduera guztiez arduratzen den zuzendaritza da: arkeologi indusketak, dokumentu-ondarearen kudeaketa, bilduma artistiko eta etnografikoak eta museoak, ermita, jauregi eta baserrien zaharberritze eta zaintza, besteak beste… eta baita dibulgaziorako ekintzak ere.
Zuzendaritzaren egoitza KOLDO MITXELENA Kulturunean egon arren, ondorengo artxibo eta museoak aipatu behar dira: Gipuzkoako Artxibo Orokorra (Tolosan) eta Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa (Oñatin), Untzi Museoa (Donostian), Zumalakarregi Museoa (Ormaiztegin), Igartubeiti Baserria (Ezkio-Itsason) eta Agorregiko Burdinola eta Errotak (Aian).
Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak pintura eta eskultura zaharberritzeko tailerra eta material arkeologikoak berriztatzeko tailerra ere baditu, biak ere Artelekun. Honez gain, papera zaharberritzeko laborategia du Gipuzkoako Artxibo Orokorrean.
Euskararen ondare eta kultura balioaz jabearazi eta gipuzkoarren artean euskararen erabilera normalizatzearen aldeko konpromisoa indartzeaz arduratzen da, eta helburu honekin zerikusia duten ekintzetan gainerako herri administrazioen arteko elkarlana sendotzen du.
Gipuzkoako Foru Aldundian euskararen erabilera normalizatzeko plana eta administrazio gaietan euskararen erabilerarekin zerikusia duten gainerako jarduerak planifikatu, zuzendu, koordinatu eta ebaluatzen ditu, gainerako departamentuekin elkarlanean.
Kulturaren, aisiaren eta kirolaren esparruetan euskararen erabilera soziala hedatzeko programak antolatu eta laguntzen ditu, eta euskarazko ikus-entzunezkoen produkzioaren zabalkundea bultzatzen du.
www.gipuzkoaeuskara.net/ webgunean, antolatzen dituen ekimenen berri eta euskararekin zerikusia duten albiste eta baliabideak biltzen ditu.