gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 28, osteguna

gipuzkoakultura - nere bulegotik

« Mitridate | nere bulegotik | Paradox rey »

Tolosan, 750. urteurren bizi-bizia
2006/10/03

Kultur lanetan nabilenetik, ez dut inoiz ikusi, Gipuzkoan, halako urteurren ospakizunik.

Txunditu nauena ez da egitarauaren originaltasuna izan, ezta epe laburrean eta aurrekontu zorrotzarekin egindako Leidor berriak sortu didan ilusioa edo Zerkausiaren modernitateak eragin didan harridura ere, horrekin guztiarekin lortu den giro berezia baizik.

Aldi berean burutu dituzten ekintza berezien eta obra berrien arteko loturak badu aztertzeko aldagai interesgarririk.

Hala nola, Tolosako 750. urteurrena Fundazioak eta Udalak egitarau zabala prestatu dute, eta gune bereziak ireki dituzte.

Ez da, ez, lan makala; izan ere, gehienetan obra zibilen atzerapenak normaltzat jotzen dira, eta epeak, inolako harridurarik gabe, ez dira betetzen. Leidorren kasuan, gainera, baztertu egin dute luxuzko materialen erabilera, eta funtzionaltasuna hartu dute oinarritzat.

Egitarauari dagokionez, besteren artean, ondorengoak aipatu nahiko nituzke: Enrique Ugarte musikagileari eskaturiko himnoaren bertsio berria; izen ezagunak, eta herriaren arteko partaidetzaren lotura haren estreinaldian; herriaren memoria eskuratzeko asmoz Okupgraf taldeak burutu duen lan horrekin (grabaketak, argazki zaharren bilketa, kartel sortaren argitalpena) lortutako hedapena, eta Graffitien lehiaketak utzitako ondare berria.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net