gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 5, ostirala

gipuzkoakultura - nere bulegotik

« Erraldoien Txokoa | nere bulegotik | Berriz Pasaitik »

Zaletasunez
2006/06/09

Bizitzan, lanean bidenabar, larritasunak harrapatzen gaituenean, norberak bere irtenbideak bilatu behar ditu.

Badut antsietatik lasaitasunera igarotzeko zaletasun propiorik. Horietako bat, landareak haztea da. Ez, ez daukat ez baratzik ez lorategirik, terraza xumea baizik.

Landareen mundua ez da oso konplikatua. Ezagutu egiten da denboraren poderioz. Hala ere, ezin dira funtsezko oinarriak gutxietsi. Izan ere, terrazan lurra urria eta zaharra izaten da, eta landareak aukeratzeko aldagarri hori kontuan hartzekoa da. Loratu edo fruitu emateko aroek ere garrantzia dute, loratze garaia ahal den luzeena izatea nahi bada. Ureztatzearen eta ongarria ematearen arteko oreka intuizioz finkatzen da.

Hitz gutxitan, landare-unibertso txikia eraiki ahala, konturatzeke, aldagarri guztiak menperatzen dira.

Horrelakoetan ari zarenean, eta landare batzuk zurekin zahartzen ari direla erreparatzen duzunean, kontraesanetan murgiltzen zara. Batzuetan, landareak eman behar zuen guztia ezagunegia duzunez, hura bota eta goitik beherako aldaketaren aldeko apustua egiten duzu; baina, anitzetan, landarea guztiz ezagutzen duzulako, hurrengoan ere lora dadin nahi duzu, eta mantentzeko ahaleginak egiten dituzu. Orduan, zaintza berezia egin behar zaio, ezin baitiozu bapatean lur guztia aldatu, lur berri pixka bat besterik ez zaio jarri behar. Horrez gain, ongarri ugari eman, behar bezala kimatu, neguan, agian, babestu, eta beste hainbat egin behar zaizkio.

buganbilakArgazkian agertzen den buganbilak, adibidez, horrelako baldintzak behar izaten ditu. Izan ere, 13 urte ditu, lur eskasa du eta, neguan, ihartzeko arriskuan egoten da. Udan ur asko behar du, ordea... Ondoko klematisak, berriz, errazagoak dira, eta sustraiak itzalpean mantentzen badituzu, luzatu eta loratu egiten dira.

Bai, lorezainaren eginkizunak zaharkitu eta berrituaren arteko oreka eskatzen du.

P.S. Ba ote dute zerikusirik lasaitasunak eta jesuitek aipatzen ziguten "conciencia laxa" delakoak?

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net