gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - nere bulegotik

« Zaletasunez | nere bulegotik | Lorezaintza berriz ere »

Berriz Pasaitik
2006/06/13

pasai
Donostia Kulturako kideek antolatzen dituzten DKLiteratura izeneko solasaldi horietako batean izan nintzen, Koldo Izagirre bere azken liburuaz mintzatu zen horretan, alegia.

Bere garaian Sua nahi Mr. Churchill? kontakizunen aipua egin nuenean, elipsiaren indarra azpimarratu nahi izan nuen, idazleak esaten ez zuena harrapatzeko irakurleak egin behar zuen esfortzua zela eta.

Solasaldian, idazleak erabilitako hizkuntza eta hizkeraren zailtasuna aipatu zen; baina, berehalaxe, literaturaren autonomia ozenki azpimarratu eta betiko euskararekiko kezka bazterrean utzi beharko genuela esan zen.

Halaxe, elipsietan murgildu ginen eta dibertigarria suertatu zitzaigun. Koldok, oso adierazkor, adibideak jarri zizkigun: "Ordu biak dira elizako betean" esaera horrekin "dena esateko" beharraren aurkako ariketa jarri zigunean, edo "Prakadunen artean" kontakizunaren narratzailearen bila abiatu ginenean.

Asko ikasi nion.

Joserra Beloki izan zen dinamizatzaile, eta egindako lana oso aproposa iruditu zitzaidan, dexente hartu baitzuen esku.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net