gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 30, larunbata

gipuzkoakultura - nere bulegotik

« Lorezaintza berriz ere | nere bulegotik | Aho bete kanta »

Arrasate idazlez blai
2006/06/20

gidaOhiko eginkizuna da, liburutegietan, irakurketa gidak egitea; guk ere egiten ditugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegian, eta nahikoa hedatzen dira.

Gidak egiteko, ondorengo irizpidea erabiltzen da: idazle baten lanei buruzko biografia eta bibliografia jartzea, alde batetik, eta liburutegian dauden tituluen berri ematea, bestetik. Formula hori agortu xamarra egon zitekeela pentsatu genuenean, idazlearen lan garrantzitsuenetakoei buruzko aipuak sartzen hasi ginen.

Nolanahi ere, Arrasateko liburutegitik datorkigun berria oso interesgarria da, eta liburutegi guztien bidez zabaltzeko modukoa dela uste dut.

Iban Zalduak burutu omen du enkargua, eta hamar idazleri hamarna liburu aukera ditzaten eskatu die, baldintza zehatz batekin: kontuan hartu beharko liratekeen liburuak azken 50 urteotakoak izan beharko dira. Honenbestez, Ur Apalategi, Ana Arregi, Ricardo Arregi Diaz de Heredia, Harkaitz Cano, Aingeru Epaltza, Igor Estankona, Estibalitz Ezkerra, Arantxa Iturbe, Anjel Lertxundi eta Eider Rodriguez elkartu ditu lana aurrera eramateko.

Gure zorionik beroenak Arrasateko liburutegiari aurrera daraman dinamika eraginkorragatik.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net