
gipuzkoakultura - nere bulegotik
Oso interesgarria iruditu zait Arteolak bultzatu duen herri musikari buruzko lana, Liburu eta DVDaren bitartez azken 40 urteotako "euskal kanta berri"en transmisizioa ziurtatzeko ekintza zuzena baita.
Lehenengo helburua zera da, Euskal Herrian sorturiko herri musikaren transmisioa musika eskoletan txertatzea. Horretarako, lan bikaina eraman dute aurrera: Margarita Lorenzo de Reizabalen ardurapean, kanta guztien partiturak eta moldaketak egin dira; Iñaki Salvadorrek 30 abestien moldaketak prestatu ditu ikasleak bat-bateko musika jardunean saia daitezen; garaiko grabaketak berreskuratu dituzte eta bertan sartu, oharrak ipini eta, azken finean, musikaren historia bizia eskaini digute.
Gure gizarte honetan oharkabean pasa daitekeelakoan nago, eta musika eskolen esparrua gainditzeko nolabaiteko hedapena bultzatzea beharrezkotzat jotzen dut.