gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - nere bulegotik

« El vertiginoso power point | nere bulegotik | Fragmentos infinitos »

Erresumaren aroak, erresumaren adina
2006/05/04

Iruñean jarri duten La edad de un Reyno delako erakusketari buruzko ene aburuak hementxe plazaratu nahi ditut.

la edad de un reynoNolanahi ere, betiko aurreiritziak eta leloak gutxiesteko asmoz, diasporan garen jatorrizko nafarrok, gerra baino lehenago gipuzkoaratu ziren nafar haien bilobok alegia, Buenos Aires, Bartzelona edo Kalifornian diren beste nafarrek erresumari buruzko iritziak plazaratzeko duten eskubide bera dugula aldarrikatu nahi dut.

Badakit alferrik dela. Izan ere, nafar diaspora, munduan zehar bere burua nafartzat duten guztiek osatzen baitute, Euskal Erkidegokoek izan ezik. Euskal Erkidegokook, ustekabean, jatorrizko kutsu hori galdu egiten dugu, baskoak bihurtzen gaituen ezinbesteko kutsadura dela eta. Orduan isilik egon behar da, bestela “son de fuera” multzoko partaide bihurtzen zaituztelako, eta esan zenezakeenari ez diotelako sekula jaramonik egingo.

Ez da inoiz ahaztu behar errege, printzipe eta antzekoen ahalmena dela menpekoen estatusa onartzea.

Baluarteko sotoa edo labirintoa altxor miresgarriz beteta dago, Ali Babaren leizea balitza, eta hartan altxor guztiak pilatuta bazeuden, ez pentsa honetan ordena edo gidoi zehatzik erraz topa daitekeenik. Hala ere, gabezia horrek ez du erresumaren aro miresgarrienak atzematea galarazten.

Agian, arduradunek kontzeptu gehiegi landu nahi izan dutelako ildoa barreiatu egiten dela pentsa daiteke, erakusketa xedatzeko erabili diren lelo ugariek (La edad de un Reyno- Las Encrucijadas de la Corona y la Diócesis de Pamplona- Sancho el Mayor y sus herededos –El linaje que europeizó los reinos hispanos) adieraz dezaketen moduan edo, akaso, bitxikeriei eman zaie garrantzia, eta biltzea lortu dituzten guztiak erakusteari lehentasuna eman diotelako dateke.

Aro honetan, erresuman, dirua eta boterea erabili dute gauza preziatu horiek metatu ahal izateko. New York, San Petersburg, Amiens, Oettingen-Wallerstein, Paris, Madril…, toki guzti horietatik ekarri dute erresumaren ondarea izan zena. Hiri, liburutegi eta museoen izenak irakurtzen dituzula, erresumei ere desagertzeko aroa heltzen zaienean harrapakin eta hondakinak sakabanatzen dizkietela ohartzen zara.

arketaBenetakoa ala gezurrezkoa? Liluratu nauenik ere bada erakusketan. Teknologi berriei esker jatorrizko dokumentu, miniatura, eskulturei buruzko birtualitatean egindako irakurketa eta miaketa interesgarri eta sakonagoak izan baitira benetako elementuak bainoago. Gauza txikiak (kutxatxoak, arketak) badaude ere, Aralarko aurrealdea ikus daiteke, esate baterako. Ondoko pantailetan ikus ditzakezun xehetasunak jatorrizkoan ezin dira bereiztu ere egin. Bai, konplexurik gabe erresuma teknologi berrien aroan erabat murgildurik dabilela esan behar da.

Nolanahi ere, kezkatzeko gaiak ere aurkitu ditut. Erresumaren adin kontuekin arduratuta egon naiz eta nerabezaroan izaten diren egoskorkeria krisialdi horietako batek erresuma harrapatu duelakoan nago. Horixe izango da Freudek aurreratu zuena: batzuk, pertsona izateko, edo izaera finkatzeko, arbasoen arrasto guztiak desagerrarazi behar dituzte, baita gurasoen bat akabatu ere, eta hori dute bide bakarra bere buruarekin ados egoteko. Ba, errez atzematen da erresuman norbait Edipo konplexua gainditzeko ahaleginetan dabilela, erakusketa honetan ez baita euskaraz hitz idatzirik ikusten, eta bakarren bat aditzen da erromantze hizkera guztien artean.

Egon al liteke beste arrazoirik erresumaren altxorra den euskara gutxiesteko?

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net