gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - nere bulegotik

« Ikusten den poesia | nere bulegotik | Zaletasunez »

Erraldoien Txokoa
2006/05/29

iruñeko barojaHemen KMKn, Baroja eta pentsamenduari buruzko jardunaldiak bukatzear ditugun unean Iruñako Erraldoien txokoan idazle horri buruz ospaturiko ekitaldiaren egitarau txukuna heldu zait.

Mea culpa ozenki zabaltzeko garaia heldu zaidala onartu behar dut. Orain dela gutxi, Baluarten izandako "La Edad de un Reyno" erakusketari buruzko idazlantxoan euskararen falta nabaria aldarrikatzen nuen eta kasu honetan nere akatsa aitortu behar dut.
Bai, eskema urriekin edo irudimenik gabe nabilela omen. Ekintzak antolatzeko garaian hizkuntzen aldagarria kontutan hartzen badut askotan unibertso ezberdinak ez ditut nahasteko esfuertzoak egiten.
Barojaren kasuan, erdaraz landu dugu erdaraz sortu baitzituen bere lanak eta Erraldoein Txokoak ederki asko irakatsi dit prozedura jatorra: zenbait euskal idazle eta itzultzaileari Barojaren pasarte batzuen itzulpena, asmazioak edo iritziak eskatu baitizkio. Uzta txukuna jaso dute eta liburuxkan Iñaki Azkona Huércanos, Joxemiel Bidador, Aitor Etxarte Berezibar, Josu Jimenez Maia, Javier Mangado, Juankar Lopez-Mugartza, Bixente Serrano Izko eta Edu Zelaietaren ekarpenak azaltzen dira.

Bai Nafar Ateneoko euskal kulturaren saileko arduraduna den Juankar Lopez-Mugartza eta Iruñeko Udalako Euskara koordinatzailea den Iñaki Azkona Huércanos-i zorionak eta eskerrak emateko zorretan naiz.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net