gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - nere bulegotik

« Leitza eta Erroma | nere bulegotik | Benjamenta Institutoa »

Hamlet Arriagan
2006/03/31

HamletEkaitza ikusi ondoren Hamlet antzerki-lanaren azken emanaldira joan eta ederki gozatu genuen. Mendeku, eromen, heriotzez jositako obrari erretorika osoa kendu diote, eta Hamlet protagonistari eman dizkioten gaurkotasun, diletantzia eta pasotismoa oso aproposak iruditu zitzaizkidan. Lluis Pasqualen beste lan zoragarria.

Gazte jendea anitza antzokian! Ez da horrelakorik ez Donostian ez Gipuzkoan ikusten. Aztertu beharreko gaia dugu hau. Agian, Bilbo benetako hiria delako gertatzen da fanomenoa, edo politika berezia dutelako antzokian. Auskalo...

Nahiz eta konturatu ez, errealitateak menperatzen gaituela gauza jakina da. Ekaitza eta Hamlet ikusitako bi emanaldien artean su-eten iraunkorrarena izan genuen albiste, eta arrunt aldatu zitzaizkidan baldintzak bi obra horien mezuak nireganatzeko garaian! Mendeku eta barkamenaren zioak banatzerakoan ez zen makala izan sortu zitzaidan nahastea.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net