
gipuzkoakultura - nere bulegotik
Robert Walser idazleari buruzko jardunaldiak direla eta Quay anaiek idatzi eta zuzenduriko Institute Benjamenta filma ikusi eta entzun dut.
Jatorrizko bertsioa alemanez eta ingelesez baldin bada ere, bat-batean, esaldi eta kanta labur bat euskaraz aditu nituenean harritu egin nintzela ezin uka.
1995an ekoiztu zen filmean telebista bateko Camera Café delakoan ospea lortu duen Cesar Saratxu euskal aktoreak parte hartu zuela ohartu nintzen arte.
Aspaldidanik Suedian bizi dena ez da gutaz ahazten. (Berarekin elkarrizketa bat, hemen)
![]()