gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - nere bulegotik

« Hemeroketa | nere bulegotik | Pasaiako herritik »

Hitzik gabeko narrazioak
2006/02/27

Andres Nagelen erakusketara joan eta xoratu egin naiz. Kontakizun pila topatu dut eta.
nagelen erakusketa

Bai opera edo antzerkirako eszenografo ona izan litekela A. Nagel!: Sartu eta aurreneko gelan dauden maketak eta marrazkiak, erakusketaren lan zaharrenak, alegia, alde guztietatik landutako eszenatokiak baitira. Norbait animatatuko al da eta tankera horreteko enkargurik egingo al dio?

Nola konta ditzake, hitzik eta mugimendurik erabili gabe, hainbeste istorio?
Ene aburuz, oso giro berezia lortu du artistak erakustaretoa elementuz bete duenean. Kuboko espazioa menderatu egin baitu eta, hori, beste erakusketetan ikusi dugunez, ez da batere erraza izaten.

Eta narrazioak? Hementxe doaz nere burutazioak, sentimenduak eta galdera batzuk:
Gela handian sartu eta kristal puskez estalitako lurzoruan formarik gabeko gorputz eta gauzak daude. Hauetako batzuk zauri edo pitzaduraz josita daude eta besteek goxoki edo opariak dirudite. Jolas hutsala?
Beste multzo batekoak harri, fruitu eta makilez eginikoak dira eta juxtu-juxtu mantentzen dute oreka. Altzari soilak, landare ihartuak, besterik ez al dira?.
Hormetatik igotzen edo jaisten ari direnak maskotak ala piztiak dira? Apaingarria ala izurria? Eta sabaitik zintzilik dauden horiek krisalidak ala hilotzak?.
Apaletan daudenak: luxuzko harribitxiak?, boterearen aztarnak?, natura eta primitiboen arteko fraktalak?.

Hemen, KMKn, 1999. urtean egin zuen erakusketa gogoratuz zera esango nuke: hartan -beste irakurketa batzuk baztertuz- artistak mundua, pertsona eta naturaren hondamendia, biluztasuna eta garrasia zuzen-zuzen adierazten zituela eta oraingo honetan proposamenak gauzatzeko zeharkako prozedura erabili duela. Nolabait, "Botereak" gizartea espektakulo bihurtzeko erabiltzen dituen teknikak bereganatu, erabili eta salatu egiten dituela uste dut. Agian harrokeria da Guy Debord aipatzea...

Zergatik datozkit Xabi Bordaren Birika zatiak liburuaren poemak Andres Nagelen lanak aurrean ditudanean?


 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net