
gipuzkoakultura - nere bulegotik
Eguerdian aurkeztu dugu Euskal Prentsaren lanak webgunea. Kazetari ugari eta mahaikideak Joxan Elosegi, Mikel Elortza eta hirurok izan gara.
Joxan Elosegik garbi utzi du euskal prentsa izenez edo zeharka besterik ez dugula ezagutzen, eta literatura historiaren ikuspegitik aurreritzi franko ditugula ere bai: alde batetik, garaiko helburua soila komunikabidea euskaraz egitea eta, bestetik, baserritar jendeari zuzenduta izatea uste baitugu. Komunikabide horiek irakurri eta aztertu ondoren garaikoek Informazioaren premia eta kazetari-estiloaren kezkak ziztuztela ezin uka.
Mikelek nabigazio zehatza eskaini du eta, berriro ere, gure memoria ezagutzeko berri bitxia eman digu: Arantzazuko santutegian Argiaren aleekin batera 1929. urtean egindako euskarazko egunkariaren 0. alea .
Geroago, prentsaurrekora bertaratu den Javier Diaz Nocik ale berezi horri buruzko zipriztinak kontatu dizkigu.
Nere aldetik, pozik agertu naiz Argia, paperezko bertsioan ia inon osorik gordetzen ez den euskal astekaria iadanik sarean dagoelako.
Loiolako Inazioren mendeurrenen bat ospatzen dugun urte honetan, Patxi Altunak (G.B.) euskaratu zituen Gogojardunak horietako bat: ARAUAK AURRERANTZEAN NEURRITSU IZATEKO JATEAN
Zazpigarrena.
Batez ere ahalegin bedi gogo guztia zurt egon ez dadin jaten ari den gauzan, eta jatean ez bedi ibili goseak bultzaturik, baizik izan bedi bere buruaren jabe, bai jateko eran, bai janaren neurrian.