
gipuzkoakultura - nere bulegotik
Frantxi naiz. 12 urte aulki honetan pantailari so. Garaian garaiko edo hemen idatz dezadan behartu naute.
Ederrak benetan Asiskok kantatu zituen bertsoak trafiko ikurrekin.
KMtik, nere bulegotik (bitxia zen Basarri zenak egunkariko erdal zutabeari ezarri zion "mi atalaya montañera" izen hura) idazten hasi naiz. Aholkuak eta guzti eman dizkidate honetaz jarduteko, baina alferrik. Ez naiz modernoa, karlista erromantikoa bai. Izate honek zalantzak sortzen dizkit, aurrera behatu ordez gustoz atzera begira egoten bainaiz. Modernitate ikurra jarri zioten kulturune hau zuzentzeko oztopo handia!
Bai gaurko estetikan koka daitekeela euskera suspertzeko tbprograma horretan egindako bertso saioa. Trafiko seinaleen irakurketa, emandako erritmoa eta kantatutako soinua garaikideak iruditu zitzaizkidan oso. Urmeneta nafarra ari da!
Zer da Atrizioa? E: Damu bat biotzean sortzen dana, lenbizia, zeren gauza guziz itsusia dan, Zerurako egin, eta bere Semearen odol preziotsuaren kostuz erosi ginduan Jaunaren kontra altxatzea eta bekatu egitea.Asteasuko Agirre apaizaren erakusaldi guztiak Klasikoen Gordailuan daude: euskera dotore, ederra eta "nere" garaikoa.