gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 20, larunbata

gipuzkoakultura - nere bulegotik

« Behartu naute | nere bulegotik | Alzateko Jaun »

Baroja miatzen
2006/02/20

Pio Barojaren heriotzaren 50. urtemuga gogoratzeko egitarau zabal eta bitxia antolatu nahi izan dugu. Aspaldidanik ari ginen lanean, bainan ezustean idazlea ahaztuta genuela esan zuten eta, etxaflerua balitza, berria erresuman zehar zabaldu da. Berriz ere, euskaldunon ikuspegi eskasa adierazi behar izan dute. Ez, ez gara ohartzen gurekin izan behar duten pazientziaz!

Nola nahi ere, Barojari buruzko egitaraua osatzeko asmoz, bere testuen jendaurreko irakurketa antolatu nahi eta zera bururatu zitzaigun: Elkarrizketa formulaz idatziriko eleberrietatik pasarte batzuk aukeratu genitzakeela. Hala nola, Paradox rey edo Alzateko Jaun (bigarren honetaz bihar edo mintzatuko natzaizue...) irakurri beharko genituela.
Pio Barojaren weba Ba, pasa den asteburuan Paradox Rey irakurri eta sorpresak ere topatu ditut: Austral bilduman argitaratutako alea hartu eta Txuma Lasagabasterren La novelística de Pío Baroja lan interesgarria, alegia. Mantetzen dugun Pio Baroja webean ezartzeko oso aproposa. Horixe Txumari baimena eskatu eta argitaratuko dugu.
Paradox rey? bitxia: Ironia, kritika eta akraziaren aztarnak abenturazko historian azaltzen baitira.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net