
gipuzkoakultura - nere bulegotik
Astelehenean, hilak 20, Zarauzko Sanz-Enean bi liburu berri aurkeztu genituen. Auspoa Sailaren barruan argiratu ditugunak: Nikolas Zendoiaren Egan Dijoa eta Joxemari Iriondok prestaturiko Basarri I Bat-batean.
Aurkezpeneko mahaikideak, goian aipatutakoekin batera, Antonio Zavala, Pello Esnal, Joxe Juan Gonzalez de Txabarri eta Imanol Agote.
Aurkezpena bertako erakustaretoan egin zenez, paretetan irudi txuribeltzak. Mahaikideen alboan erakusketaren izena: El artista desnudo. Kasualidadea!, Don Herbert amerikar litografoaren omenez Artelekun egin zen karpetaren erakusketa! Ameriketatik etortzearen 30. urtemuga ospatzeko 30 artisten lanak bildu ziren eta hor denak zintzilik.
Hala ere, irudietan biluztasun handirik bereizten ez bazen ere, bai ordea Nikolas Zendoiak kantatu edo Basarriren cd-tik zetozkigun bertsoetan. Bapateko pentsamendu eta hitzen jarioan bertsolariak beste artistak baino "biluziago" agertzen zaizkigula iruditu zitzaidan. Akaso geroko psikologia edo, hobeto esanda, psikoanalisi-ikasleek Auspoa Liburutegiaren erabilpen bitxia egin ahal izango dute Edipo-konplexuaren garapena euskal bertsolariengan aztertzeko edo...
Bada Elefant zaharraren eta gaztearen artean edireiten den diferentzia, edireiten da presuna zaharraren eta gaztearen artean ere: gaztea zalhui, eta manaiukor bezain, da zaharra gogor eta zurrunAxular zanak dio. Eta ez oraingoak.