Logotipo gipuzkoakultura
2009ko uztailak 4, larunbata

nor gara

Gipuzkoako kulturaren direktorioak

Museoak

  • Itsas Jauregia
    Carlos Blasco de Imaz Plaza, z/g 20003 Donostia 20003 Donostia
    Telefonoa: 943 44 00 99
    Faxa: 943 43 35 54
    E-maila: aquariumss@aquariumss.com
    Web Orria: http://www.aquariumss.com
    Deskribapena: Donostiako Aquarium-Itsas Jauregia 1928an inauguratu zen GOE - Gipuzkoako Ozeanografi Elkartearen ekimenez; erakunde hau 1908an sortu zen ikerkuntza ozeanografikoa bultzatzeko eta itsasoaren, arrantzaren eta itsasketaren inguruko gai guztien zabalkundea gauzatzeko helburuz. Berez, hau izan zen Espainiako estatu osoan, natur zientzietara zuzendurik fundatu zen lehen museoa eta, gaur egun ere, Euskadin itsas-zientzietara bideratutako bakarra da oraindik.
    Ordutegia: Martxoaren 19tik ekainaren 30era eta iraila: Astelehenetik ostiralera: 10etatik 20etara Asteburu eta jai egunak: 10etatik 21etara Urriaren 1etik martxoaren 18ra: Astelehenetik ostiralera: 10etatik 19etara Asteburu eta jai egunak: 10etatik 20etara Uztaila eta abuztua: Egunero, 10etatik 21etara. Lehiatila eta sarrera 45Â’ lehenago itxiko da. Ordutegiak aldaketak jasan ditzazke.
    Prezioa: Helduak 10 € 3 urte artekoak Dohainik Haurrak (3-12 urte bitartekoak) 6 € Erretiratuak 8 € Ikasleak (12-16 urte) 8 € Familia Ugariak 32 € Taldeak 7 € / pertsonako Bisita gidatuak 35 € / gidako
    Itsas JauregiaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Victor Hugo Etxea
    Donibane kalea, 63 20110 Pasai Donibane
    Telefonoa: 943 34 15 56
    Faxa: 943 34 17 77
    E-maila: victorhugo@oarsoaldea.es
    Web Orria: http://www.oarsoaldea.net/
    Deskribapena: Victor Hugo Etxea XVII. Mendeko eta itsasoari begira dagoen arrantzaleen ohiko etxe bat da. Gaur egun bertan, urte osoan irekia dagoen Turismo Bulegoa, Erakusketa Areto eta Museo Aretoa daude, hiru soilarutan banatuta.
    Ordutegia: Astelehenetik igandera: 11:00-14:00/16:00-18:00 Itxia: abenduak 25/urtarrilak 1/urtarrilak 6
    Victor Hugo EtxeaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Igartubeiti Baserri Museoa
    Caserío Museo Igartubeiti 20709 Ezkio-itsaso
    Telefonoa: 943 72 29 78
    Faxa: (943) 88 01 38
    E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
    Web Orria: http://www.gipuzkoakultura.net/museos/igartu/index.php
    Deskribapena: XVI. eta XVII. mendeetako zurezko arkitektura tradizionalaren adibiderik onenetako bat da, eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren isla ona. Gaur egun, XVI. mendeko dolare oso bat berriro lanean ikusteko aukera ematen du. Gainera, baserri honetan aukera daukagu hainbat usain aditzeko: jotako sagarraren usaina, belar usaina, ontzen jarritako larruen usaina, ke usaina, eta abar. Sukaldeko eta ukuiluko ilunantzean sartzeko aukera ematen digu. Gure urratsekin batera kraska egiten du zurezko zoruak ganbaran. Azken batean, aukera daukagu gure arbasoak nola bizi ziren eta nola lan egiten zuten gertutik ikusteko.
    Ordutegia: Uztailean, abuztuan eta irailean: asteartetik igandera bitartean: 10:00-14:00 eta 16:00 - 19:00
    Urritik ekainera bitartean: asteazkenetik igandera: 10:00-14:00. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
    Igartubeiti Baserri MuseoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • DEM Donostiako Elizbarrutiko Museoa
    Telefonoa: 943472362
    E-maila: dem@arrakis.es
    Web Orria: http://www.elizagipuzkoa.org/dem
    Deskribapena: Museoa Elizbarrutikoa denez, DEM-ek erakusten duen artelan-bilduma gai erlijiosoa duten irudiz eta liturgiarako tresnez osatua dago. Hiru arlotan sailka dezakegu: eskultura (ugariena), pintura eta zilargintza.
    Ordutegia: Aldi baterako erakusketak: Goizetan: 10:00-13:00 Arratsaldetan: 17:00- 19:00
    DEM Donostiako Elizbarrutiko MuseoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Xantalengo Ermita
    Xantalengo Ermita 20304 Irun
    Telefonoa: 943 63 05 64
    Deskribapena: Ama Xantalengo ermita Ibaeta mendiaren oinean dago, Bidasoa ibaiaren bokaleko ertzean. Ermita barruan, errausteko nekropolia eta erromatarren tenplu baten aztarnak ikus daitezke. XI. mendean, tenplu hori kristautu egin zen, eta gerora, XIII. edo XIV. mendean, ermita eraiki zuten bertan, lehengo aztarnen gainean. XVI. mendean, eraikina handitu egin zuten eta gaur egun duen itxura hartu zuen.
    Xantalengo ErmitaGipuzkoa Turismo webgunean
  • San Martin Iraurgi ermita museoa
    Telefonoa: 943 85 71 70
    Deskribapena: San Martingo ermitak, interes handiko hainbat ondare-balio ditu. Erakusketa iraunkor baten bidez, Azkoitiko hiribilduaren sorrera-prozesuan izandako gertakari garrantzitsuak irudikatzen dira; eta bertako zorupean gordetako hondakin arkeologikoen bidez, eskualdearen Historiaurrearen inguruan gure garaiaren lehen milurtekoari dagozkion informazio zaharragoak ezagutzeko aukera dago.
    Ordutegia: Larunbatak 16:00 - 18:00 Igande eta jai egunak 11:00 - 13:00 Ikastetxe edo taldeekin eguna eta ordua adosten da.
    San Martin Iraurgi ermita museoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Exposición Permanente Mariposas del Mundo
    Larretxipi, 5 behea 20304 Irun
    Telefonoa: 943 62 09 93
    Deskribapena: 7.000 tximeleta inguru ikusgai dituen erakusketa honen jabea Manuel Agirresarobe da, eta berak eginak dira estatu espainoleko espezie guztiek banan bana dituzten fitxak, bai eta gaiari buruzko dokumentala ere.
    Exposición Permanente Mariposas del MundoGipuzkoa Turismo webgunean
  • Euskal Argazki Museoa
    San Ignacio, 11. Villa Manuel 20800 Zarautz
    Telefonoa: 943 13 09 06
    Faxa: 943 83 18 23
    Deskribapena: Argazki Museoaren egituraren ardatza teknika fotografikoaren histroria da, hasieratik gaur arte. Zenbait aretotan banatuta ikusgai dauden instrumentu eta irudi bildumen bitartez, argazkigintzaren bilakaera teknikoa ez ezik, argazkigintzaren aplikazioak dituen bi alor nagusiak ere ikus daitezke, hau da, argazkigintza dokumentazioan eta gizarte komunikazioan, eta argazkigintza arte produkzioan.
    Euskal Argazki MuseoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Herri Musikaren Txokoa
    Tornola, 6 / 20180 Oiartzun
    Telefonoa: 943 49 35 78
    Faxa: (9) 43 49 35 78
    E-maila: herrimusika@herrimusika.org
    Web Orria: http://www.herrimusika.org
    Deskribapena: 1.996ko urtarrilean Oiartzungo Udala eta Juan Mari Beltran Argiñenaren artean egindako hitzarmenaren ondorioz, Oiartzungo Udalak Ergoiengo Eskola izan zen etxea uzten du eta behar diren azpiegituren ardura hartzen du, bertan Juan Mari Beltran Argiñenak aurkeztutako "Herri Musikaren Txokoa" egitasmoa antolatzeko, honek denbora luzetan herri musikari buruz bildutako dokumentazio materialekin (soinu-tresnak, liburutegia, fonoteka, argazki eta filmazioak).
    Ordutegia: Osteguna eta ostirala: goizez 10:00-14:00, arratsaldez 15:30-19:30 Larunbata: goizez 10:30-14:00, arratsaldez 15:30-19:30
    Prezioa: Bisita arrunta 2 €. Bisita arrunta audioarekin: 3 €. Bisita gidatua: 6 €. Hitzartutako talde bisita gidatuak (gehienez 25 lagun): 60 €.
    Herri Musikaren TxokoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Ingurugiro Etxea
    Loiola Auzoa, 1. 20730 Azpeitia
    Telefonoa: 943 81 24 48
    Faxa: 943 81 24 48
    E-maila: ingurugiroetxea.azpeitia@azpeitia.net
    Web Orria: http://www.ingurugiroetxea.org
    Ingurugiro EtxeaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Itsas Natura
    Malekon z/g Eguzki-Lore eraikina 20800 Zarautz
    Telefonoa: 943 13 18 36
    Faxa: 943 83 52 42
    Deskribapena: Itsas Natura museo eskola 1993an sortua da, ikasle eta bisitariei itsas mundua eta kostakoa hurbiltzeko, heziketa programa eta bisita gidatuen bitartez.
  • Zientziaren Kutxagunea
    Mikeletegi pasealekua, 43 20009 Donostia
    Telefonoa: 943 01 24 78
    Web Orria: http://www.miramon.org
    Deskribapena: Kutxagunea zientzi dibulgazioko zentroa da; informazio zientifikoa modu erakargarri batean aurkezten duen lekua, komunikatzeko modu berriak erabilita: saiakuntza bidezko komunikazioa. Zientziari buruz ikasi eta horrekiko sentikortasuna zabaltzeko lekua da. Adin eta mota guztietako jendeak zientziaren eta teknikaren inguruko jardueretan parte har dezan, ingurune bizigarria eratzea da zentroaren helburua. Zientziaren arloan erreferentziazko zentroa izan nahi du, hots, zientziaren gaurkotasunarekin topo egiteko lekua eta zientzi dibulgaziorako gunea.
    Ordutegia: Asteburu eta jaiegunetan (*uztaila eta abuztua): 11:00etatik 19:00etara (20:00*). Asteartetik ostiralera, urtarrilaren 2tik martxoaren 31ra eta irailaren 3tik abenduaren 21era: 10:00etatik 17:30etara. Asteartetik ostiralera, uztailaren 1etik irailaren 3ra: 10:00etatik 20:00etara.
    Zientziaren KutxaguneaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Laia
    Santiago Auzoa, z/g 20750 Zumaia
    Telefonoa: 943 86 25 12
    Faxa: 943 86 25 12
    E-maila: museolaia@adenet.es
    Deskribapena: Euskal Herriko eskulanaren Laia Museoa 1979an sortu zen, Euskal Herriko eskulangintzek eta horien produktuek beren baitan dituzten alderdi soziokulturalak ezagutzeko toki eta gaurko eskulangintzaren zentro izateko asmoz.
  • Larraul museoa
    San Esteban Plaza, z/g 20159 Larraul
    Telefonoa: 943 69 74 13
    Web Orria: http://www.larraul.net
    Deskribapena: Museoak bere erreferentzia baserrian dauka, bertan nekazal munduko tresnak aurkitzen ditugu: laiak, goldea, gurdi-lanabesak, sagardo-tolarea, baserritarrak janaria eta jazkiak eskuratzeko egiten zituen lanen adierazgarri dira. Baina baita telefonoa, josteko makina, argazkiak, argizaiolak... erlijioaz, merkataritzaz, kirolaz edo gerraz mintzatzen zaizkigunak.
    Ordutegia: Astean zehar aldez aurretik ordua eskatu behar da.Larunbatetan 16:00-19:00 eta igandeetan 11:00-13:00.
    Prezioa: haurrak 1,00 € eta helduak 1,50 € eta taldeka, haurrak 0,80 € eta helduak 1,00 €.
    Larraul museoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa
    Telefonoa: 943 26 05 93
    E-maila: geoluberri@euskalnet.net
    Web Orria: http://luberri.org
    Luberri, Oiartzungo Ikasgune GeologikoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Menosca. Zarauzko Historia eta Arte Museoa
    Elizaurre,1 20800 Zarautz
    Telefonoa: 943 83 52 81
    Faxa: 943 13 40 74
    E-maila: museoa@zarautz.org
    Web Orria: http://www.menosca.com
    Deskribapena: Zarauzko Arte eta Historia Museoak 2002ko ekainean ireki zituen ateak, eta Zarauzko historiaren berri ematen du, X. mendetik gaurdaino. Zarauzko Udalak bere herriko Historia, Arte eta Kultura adierazpenak bertan lekua izan zezaten antolatu zuen Museoa, eta herriko eraikuntzarik zaharrenean kokatu zuen. Zarauzko Arte eta Historia Museoak Historia Artxiboa, Histori Museoa eta Arte Museoaren zerbitzuak garatu eta eskaintzea du helburu.
    Ordutegia: Asteartetik ostegunera: 16:30 - 19:30 Ostiral, larunbata, igande eta jai egunetan: 11:00-14:00 eta 16:30-19:30 Astelehenetan itxita
    Prezioa: 1,20 €
    Menosca. Zarauzko Historia eta Arte MuseoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Bentalekua museoa
    Moilako pasealekua, 1. 20830 Mutriku
    Telefonoa: 943 60 33 78
    Web Orria: http.//www.mutriku.net
    Deskribapena: Mutrikuk itsasoarekin izan duen erlazio sakona aztertzen da. Portua nola aldatu den, herriaren historia laburra, arrantzarako lanabesak. Herriko seme ospetsuen izandako Cosme Damian Churruca eta Antonio de Gaztañeta-ren biografia laburra.
    Ordutegia: Asteartetik Larunbatera: 10:00- 14:00 //16:00- 18:00 Igandeetan: 10: 00- 14:00
    Bentalekua museoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Chillida-leku Museoa
    Telefonoa: 943 33 60 06
    E-maila: chillida@eduardo-chillida.com
    Web Orria: http://www.museochillidaleku.com
    Deskribapena: Chillida Leku egileak urteetan irrikatu duen amets baten gauzatzea da: bere lanaren neurrira egindako espazio bat sortzea, bertan egilearen lana ikusgai egoteko. Hain zuzen, ez da arte-lanak erakusteko leku bat bakarrik, berez espazio eskultoriko bat osatzen du, egileak egindako beste lan bat gehiago da, eta bertan modu bikainean islatzen da egile honek formari, espazioari eta metatutako denborari dagokienez duen ikuspegia.
    Ordutegia: Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra: Astelehenetik larunbatera: 10:30etatik 20:00etara. Igandetan: 10:30etatik 15:00etara. Irailaren 1etik ekainaren 30era: Astelehenetik igandera: 10:30etatik 15:00etara. Museoa itxita: Astearteetan, jaiegunak izan ezik.
    Chillida-leku MuseoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Cristóbal Balenciaga museoa
    Aldamar parkea, 6 20808 Getaria
    Telefonoa: 943 00 47 77
    Faxa: 943 00 47 79
    Web Orria: http://www.cristobalbalenciagamuseum.com/
    Deskribapena: Cristóbal Balenciagak eginiko obra. Jantziez aparte, kapelak, argazkiak, bere zirriborroak, lan tresnak...
    Ordutegia: Egunero irekita, igande arratsalde eta astelehenak ezik. Goizak: 10:00-tik 14:00-ra Arratsaldeak: 16:00tik 19:00ra.
    Prezioa: Sarrera arrunta: 2 € Taldeak (10 pertsona gutxienez): 1,80 € Haurrak: dohan.
  • Fosil eta Mineralen Museoa
    Jauregi, 19 (Kultur Etxea) 20700 Urretxu
    Telefonoa: 943 03 80 88
    Ordutegia: astelehena: 16:00 - 21:30 Asteartetik ostiralera: 9:00 - 13:00 eta 16:00 - 21:30 Larunbata: 9:00 - 13:00
    Fosil eta Mineralen MuseoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Gatz museoa
    E.Otsoa Gatz Museoa Dorleta bidea 20530 Leintz Gatzaga
    E-maila: labidea@terra.es
    Web Orria: http://www.leintzgatzaga.com
    Deskribapena: Gatz museoan, mendeetan zehar izan diren elaborazio prozesu ezberdinez gain, Gatzagako eta gatzagarren bizimodua eta lana ere azaltzen da.
    Ordutegia: Larunbata, igande eta jai egunak 12.00tan Euskaraz 13.00tan Gazteleraz 17.30tan Euskaraz 18.30tan Gazteleraz. Igande eta jai egun arratsaldetan itxita. Beste ordu eta egunetarako bisita aurrez hitzartu behar da.
    Prezioa: 3 € pertsoneko sarrera Talde bisitetan 2.50 € pertsoneko
    Gatz museoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Makina Erremintaren Museoa
    San Roke auzoa, 1 20870 Elgoibar
    Telefonoa: 943 74 41 32
    Faxa: 943 74 41 53
    E-maila: museo@fmh.es
    Web Orria: http://www.imh.es/Ezkerrean/Zerbitzuak/Museoa
    Makina Erremintaren MuseoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Museo Eskola
    Ibarraundi Jauregia Intxaurtxueta z/g 20540 Eskoriatza
    Telefonoa: 943 71 54 53
    E-maila: museoesk@teleline.es
    Web Orria: http://www.eskoriatza.net/KulturaTurismoa/EskoitzaDena/MuseoEskola
    Deskribapena: Eskoriatzako Museo Eskola, 1986. urtean sortu zen, Luis Ezeiza Herri Eskolako pedagogi berrikuntzako proiektu bezala, Eskoriatzako Udalaren babesean eta Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta herritarren laguntzari esker. Gure museoan ohiko Ez ukitu edo Isilik mesedez bezalako kartelen ordez, joko eta ekintza atseginak jartzen ditugu bisitariaren eskura. Entzun eta ikusteaz gain, ukimena, usaimena eta dastamena erabiltzeko aukera eskaintzen dugu, tailer, joko eta ekintzen bidez. Eskaintza hau ez da soilik ikastetxeetako ikasleentzako, guztiontzako baizik.
    Museo EskolaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Ignacio Zuloaga Museoa
    Santiago Etxea. 20750 Zumaia
    Telefonoa: 943 86 23 41
    E-maila: museozumaia@ignaciozuloaga.com
    Web Orria: http.//www.ignaciozuloaga.com
    Deskribapena: Zuloagaren bilduma erakusgai agerikoan pintorearen lantegia, Museoa bere bilduma primatukoa eta Santiago bideko elizatxoa. Non gordetzen diren Ignacio Zuloagaren lanez gainera, artista berak bizitzan zehar bildurikoak
    Ignacio Zuloaga MuseoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Untzi Museoa
    Kaiko pasealekua, 24 20003 Donostia
    Telefonoa: 943 43 00 51
    Faxa: 943 43 11 15
    E-maila: mnaval@gipuzkoa.net
    Web Orria: http://um.gipuzkoakultura.net
    Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:00-13:30 / 16:00-19:30 Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00 Astelehenetan itxita.
    Untzi MuseoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Oiasso Museoa
    Eskoleta kalea, 1
    Telefonoa: 943 63 93 53
    E-maila: info-oiassomuseo@irun.org
    Web Orria: http://www.oiasso.com
    Deskribapena: Irunen 2006ko uztailean inauguratutako Oiasso Museoak Erromak Bidasoa eskualdean eta Bizkaiko Golkoan utzitako ondarea erakusten du. Oiasso izeneko hiri primitiboan aurkitutako aztarna erromatarrak biltzen dituen zentro arkeologikoa da, hain zuzen, Oiasso Museoa. Hiru areto ditu museoak. Lehenengo aretoan erromatarrek Bidasoan utzitako eragina ikertzen da. Bigarrenean, Oiassoko portuak zuen jarduera ezagutu dezakegu. Eta hirugarrenean, Oiasso hirian bizitza nolakoa den azaltzen duten objektuak aurkituko ditugu; bertan, oinetakoen zolak, erromatarren orraziak, orratzak eta zeramika-lanak aurkitu ditzakegu, besteak beste.
    Ordutegia: Ekainetik urrira: asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Urritik maiatzera: asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 10:00etatik 19:00etara. Aste Santuan, 20:00ak arte irekita.
    Prezioa: Normala: Museoa, 4 euro (5 euro, gidarekin). Santa Elena baseliza, 2 euro. Tarifa murriztua: Museoa, 3 euro (4 euro, gidarekin).
    Oiasso MuseoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Ontziola Museoa
    Donibane kalea, 33 20100 Pasaia
    Telefonoa: 943 49 45 21
    Faxa: 943 49 46 14
    E-maila: turismo@oarsoaldea.net
    Web Orria: http://www.oarsoaldea-turismo.net
    Deskribapena: ONTZIOLA - Itsasontzi Tradizionalen Ikerketa eta Eraikuntza Zentroaren helburua euskaldunen itsas ondarea ezagutaraztea eta bultzatzea da, eta horretarako, euskal arrantzaleek XVIII eta XIX. mendeetan gehien erabiltzen zituzten itsasontzien erreplikak egiten dituzte.
    Ordutegia: Urriak 1 - Aste Santua; asteartetik igandera: 10:00-14:00/15:00-17:00 Aste Santua - Urriak 1; astelehenetik igandera: 11:00-14:00/16:00-19:00
    Prezioa: Sarrera arrunta: doan Talde bisita gidatua: 1.5 €
    Ontziola MuseoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • San Telmo museoa
    Zuloaga Plaza, 1 20003 Donostia20003 Donostia
    Telefonoa: 943 48 15 80
    E-maila: santelmo@donostia.org
    Web Orria: http://www.santelmomuseoa.com
    Deskribapena: Donostiako San Telmo Museoan bi alderdi dira azpimarratzekoak. Batetik, museoaren bilduma aberatsa, Etnografia, Historia, Arte Ederrak eta Arkeologiarekin lotutako piezak biltzen dituena. Bestetik, museoa kokatzen den eraikina bera, XVI. mendean eraikitako domingotar komentu ohia.
    Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara. Uztaila eta abuztuan: 9:30etatik 20:30etara. Igande eta jaiegunetan: 10:30etatik 14:00etara. Astelehenetan itxita.
    San Telmo museoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Trenbidearen Euskal Museoa
    Julián Elorza, 8 20730 Azpeitia
    Telefonoa: 943 15 06 77
    Faxa: 943 15 07 46
    E-maila: museoa@euskotren.es
    Web Orria: http://www.euskotren.es
    Deskribapena: Trenarekin lotutako jardun eremu guztietatik dauka bere bildumetan, ibilgailuetatik hasi eta iraganean erabilitako elementu txikienetaraino.
    Trenbidearen Euskal MuseoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Xaxu Museoa
    Letxuga, 2. 20400 Tolosa
    Telefonoa: 943 67 07 27
    Ordutegia: Erakusketa iraunkorrean agertzen diren bildumak honako sailetan antolatuta daude: txokolatea, kafea, bizkotxogintza, labea eta labetxoak, esnegaina eta gurina, izozkigintza, gozokiak, konfiteak, pattarrak, kandelagintza, e.a.
    Xaxu MuseoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Zumalakarregi museoa
    Muxika Egurastokia, 6 20216 Ormaiztegi
    Telefonoa: 943 88 99 00
    Faxa: 943 88 01 38
    E-maila: mzumalakarregi@gipuzkoa.net
    Web Orria: http://gipuzkoakultura.net/museos/zm
    Deskribapena: Zumalakarregi Museoa, XIX. mendeko Euskal Herria gozatzeko eta ezagutzeko erreferentzi zentroa da. Objetu, ikusentzunezko, arma eta agiriez osatutako erakusketa erakargarriaren bitartez. gizarte garaikidearen garapenerako garai erabakigarriaren ikuspegi orokorra eta gaur egungo Euskal Herria ulertzeko gakoak eskaintzen ditu.
    Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 10:00 - 13:00 eta 15:00 - 19:00 Larunbat eta igandeak: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00 Astelehen eta jaiegunak: itxia. (Berritze lanak direla eta, 2008ko uztailaren 31 arte, Museoa publikoarentzat itxita egongo da).
    Prezioa: Orokorra:1,20 € Murriztua, ikasle, jubilatu, langabetu eta taldeak: 1,00 € Bisita Gidatua: 1,00 € Doan: 10 urtetik beherako umeak Beherapen bonua Zumalakarregi Museoa eta Igartubeiti Baserri Museoa : 2,5 €
    Zumalakarregi museoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Museo-Taller de Julio Beobide-Kresala
    Julio Beobide pasealekua, z/g 20750 Zumaia
    Telefonoa: 943 86 16 08
    Museo-Taller de Julio Beobide-KresalaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Lenbur Lurralde Museoa
    Mirandaola Parkea Telleriarte z/g 20230 Legazpi
    Telefonoa: 943 73 04 28
    Faxa: 943 73 31 63
    E-maila: mirandaola@lenbur.com
    Web Orria: http://www.lenbur.com
    Deskribapena: Mirandaola Parkean XV. mendeko burdinola nagusia funtzionamenduan ikusteko aukera paregabea (museora bisita eta ikus-entzunezkoa); Artzantzaren Ekomuseoa: Artzainen bizimodua eta gaztagintza prozesua bertatik bertara ezagutzen lagunduko digu (museora bisita eta ikus-entzunezkoa); Ogiaren txokoa: ogiarekin lotutako alderdi mitologikoetan sakonduz ogia artisau erara nola egiten den ikus daiteke; labe zaharra eta berriaren arteko desberdintasunak, etab. Egun bat 50. hamarkadan, Langileen Ibilbidea: denboran atzera egiteko aukera ematen digu eta 50. hamarkadako langile famili baten azalean sartuko gara (langileen etxebizitza, eskola eta kaperara bisita gidatua). 2005. urteko udaberrian Euskal Burdinaren Museoa-k bere ateak zabalduko ditu Mirandaola Parkean.
    Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 10:00 - 14:00 / 15:30 - 17:30 (udan 18:30-ak arte eta astelehenetan ere irekita) Larunbata: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00 (udan 19:00-ak arte) Igande eta Jai egunak: 10:00 - 14:30
    Lenbur Lurralde MuseoaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Museum Cemento Rezola
    Añorga hiribidea, 36 20018 Donostia
    Telefonoa: 943 36 41 92
    Faxa: 943 36 41 92
    E-maila: museumcemento@terra.es
    Web Orria: http://www.museumcemento.rezola.net/
    Deskribapena: "Cemento Rezola Museum-a", estatuan ezaugarri hauek dituen lehena eta bakarra, Cementos Rezola-k bultzatu du bere 150 urteurrena dela-eta. Museoaren ateak ireki eta inguruaren esanetara jarri da helburua oso argi batekin: batetik, gure industriari buruzko ezagutzak gehitzea, beti ondo ulertua izan ez dena, eta bestetik, gizarte-mailan izan duen ekarpena gogoratzeko urrats bat gehiago bezala, bere jarduera ezberdinen inguruan gardentasun osoari eusteko duen asmoaren berri ematea.
    Ordutegia: Uztaila-abuztua: Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxita.
    Museum Cemento RezolaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Natur Eskola
    Beizamako Natur-Eskola Erretore Etxea 20739 Beizama
    Telefonoa: 943 15 12 52
    Deskribapena: Beizamako Natur-Eskolan naturarekin erlazionaturiko museo bat dago. Alde batetik, Beizamari buruzko informazioa agertzen duen panel bat dago. Bertan beste batzuen artean, tenperatura eta prezipitazioei buruzko datuak aurki daitezke. Beste alde batetik, ura, kate trofikoak, lurzorua, erakuntza karstikoak, ekosistemak eta ibaien aldaketak lantzen dituzten panelak daude. Panel hauek guztiak, marrazki eta argazkiekin lagunduta egonik, oso adierazgarriak dira.
  • Pagoeta: Iturraran Parketxea eta Agorregiko burniola
    Iturraran Parketxea, Pagoeta Parke Naturala, 20809 Aia
    Telefonoa: 943 83 53 89
    E-maila: iturraran@gipuzkoa.net
    Web Orria: http://www.iturraran.org
    Deskribapena: Pagoetako Parkean museo gisa bai Iturraran Parketxea eta baita Agorregiko burniola eta errotak kontsidera ditzakegu. Iturraran Parketxea Pagoeta Parkeko Harrera Etxea izateaz gain, Parkeko inguru fisikoa eta etnografikoa azaltzen duen museo bat ere bada.
    Ordutegia: Urritik Ekainera: Larunbat, igande eta jaiegunetan, 10etatik 14etara. Astean zehar eskolakoak edo antzeko taldeentzat bakarrik. Uztailetik Irailera: Asteartetik ostiralera, 10etatik 14etara eta 16:30tik 18:30etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 10etatik 14etara. Burdinola eta errotak: Urritik Ekainera: Igande eta jaiegunetan, 10etatik 14etara. Astean zehar eskolakoak edo antzeko taldeentzat bakarrik. Uztaila eta Iraila: Ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan, 10etatik 14etara. Abuztua: Egunero, astelehenetan ezik, 10etatik 14etara.
  • Zeraingo parke kulturala
    Herriko Plaza, z/g 20214 Zerain
    Telefonoa: 943 80 15 05
    Faxa: 943 80 16 06
    E-maila: turismobulegoa@zerain.com
    Web Orria: http://www.zerain.com
    Deskribapena: Zerain, nahiz inguruko beste herri txiki euskaldun baten bizimoduaren bilakaeraren azalpen bat da herri museoa. Nekazaritza, artzantza,Â… baserritik kanpo, naturan dauden lehengaiak, meatza, egurra, etab ere ustiatu dira. Hauen azalpen garbia da Larraondoko zerrategia eta Aizpeako meatzeak. 1.711an eraikitako paseko kartzela ere ikus liteke.
    Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 10.30 - 13.30 eta 15.30 - 18.30 Larunbat eta jaiegunetan 11.00 - 14.00 eta 16.00 - 19.00
    Zeraingo parke kulturalaGipuzkoa Turismo webgunean
  • Pasaiako Itsas Arrantzetarako Ikastetxearen Planetarioa
    Telefonoa: 943 39 93 40
    Ordutegia: Etorri nahi izan ezkero, ikastetxera, bertara deitu, planetarioa ikusi nahi duzula adieraziz eta ordua eta eguna emango dizute. Gure ordutegia ikastetxearena da, beraz asteburuetan eta ostiral arratsaldeetan itxita dago.
    Pasaiako Itsas Arrantzetarako Ikastetxearen PlanetarioaGipuzkoa Turismo webgunean
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net