gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko irailaren 9, osteguna

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Ez adiorik, Amparo Gastón | liburutegiak | Iván Zuluetaren zenbait lan KMK-ko Fonotekan »

Liburutegia aberasten 2009
2010/01/04

1932ko Aberri Eguneko kartelaKOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiaren Zerbitzuen kartan hartutako konpromisoari erantzunez, 2009ko azken sei hilabeteetan eskuratu genituen ondare fondoen berri eman nahi dizuegu.

Besteak beste, aipatzekoak dira Donostia eta Gipuzkoari buruzko argazki eta grabatu interesgarri hauek:

  • Vista de Alderdi Eder tomada desde el Monte Ruso.
  • San Sebastián : vista tomada desde Santa Clara.
  • 1932ko Aberri Eguneko kartela
  • San Sebastián: vista tomada desde Concorrenea.
  • Vista del Palacio de Miramar.
  • The storming of St. Sebastian : from the new diorama of the campaigns of the Duke of Wellington. (16 x 28 zm)
  • Fontarabie. (16 x 19 zm)
  • Pont près de Salinas. (15 x 18zm)

Gainera, 1932ko Aberri Eguneko urtekaria eskuratuta, urteurren horri buruzko bilduma aberastu dugu. Lehen Aberri Eguneko kartelek kolore biziko ilustrazioak erakusten dizkigute, post honetako irudietan ikus daitekeen bezala.

Azkenik, 1840. urtean Iruñean argitaratu zen dokumentu interesgarri bat eskuratu dugu: "Exposición dirijida por los valles de Baztán, ... a la Excma. Diputación de Navarra acerca de la conveniencia del proyecto de un nuevo camino real desde Pamplona para Francia con comunicación a Guipúzcoa". Katalogazio lanak bukatuta, gure katalogoan kontsultagarri izango duzue azken hau ere.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net