gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko irailaren 9, osteguna

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Liburutegia aberasten 2009 | liburutegiak | 2009ko KMK-ko Liburutegiko topak »

Iván Zuluetaren zenbait lan KMK-ko Fonotekan
2010/01/07

Ivan Zulueta2009ko abenduaren 30ean, Iván Zulueta (1943-2009) diseinatzaile eta zinemagile donostiarra hil zen. Bere filmak KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan ikus ditzakezue (ezin dira maileguan hartu). Zuluetaren zenbait kartel ere aurki ditzakezue.

arrebato

Batik bat Arrebato (1979) filmagatik da ezaguna -non zuzendaritza eta gidoigintza lanak egin zituen-, baita Pedro Almodóvar zinemagilearen lehen filmen kartelak egiteagatik.

Zulueta artista heterodoxoa zen eta hainbat arlo landu zituen: dekorazioa, margoa, zinemagintza, diseinua, musika... Bi film luze (Un, dos, tres, al escondite inglés 1969an eta Arrebato 1979an) eta hainbat film labur egin zituen. Horrez gainera, hainbat kartel diseinatu zituen.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net