gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko irailaren 9, osteguna

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Pirinioetako Bakearen gaineko liburuak ikusteko azken egunak | liburutegiak | Liburutegia aberasten 2009 »

Ez adiorik, Amparo Gastón
2009/11/25

Amparo Gaston eta Gabriel CelayaAmparo Gastón, Gabriel Celayaren adiskide nekaezina, hil zen atzo, azaroak 24, Madrilgo bizilekuan.

1946an elkar ezagutu zutenetik, Amparitxu Celayaren literatura eta bizitzako kolaboratzaile leiala izan zen. Celayaren bizitzako momentu berezienetako bidelagun ordezkaezin bihurtu zen, haren alboan baitzegoen beti: 1966an, Baezara Antonio Machadoren omenaldira joan zirenean; edota bi urte geroago Brasilera García Lorcaren omenaldira joan zirenean. 1982an, ezkondu ziren. 1989ko urtarrilaren 20an, Celayak Urrezko Danborra jaso zuen eta Amparitxu alboan zegoen ere.

Amparo Gaston

Urte beran, 1989an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gabriel Celayaren liburutegia eskuratu zuen eta, harrezkero, bikotea hainbat politikari zein teknikarirekin harremanetan egon zen maiz; Madrilen lehenik eta Donostian ondoren. Beti zeuden elkarrekin, banaezinak ziren.

Hemen, KOLDO MITXELENA Kulturunean, poetaren bilduma garrantzitsua dugu eta hona ere etorri ohi zen sarritan Amparitxu, beti bezain maitagarri. Hemen izan genuen 1997an, Ganbarako Los dibujos de Rafael Mugica erakusketa bisitatzen; baita 2001eko apirilean -Gabriel Celayaren heriotzaren 10. urteurrenean-, La poesía es un arma cargada de futuro sinposioan. Urte bereko urrian ere gure artean izan genuen Sí, es verdad que me llamo Rafael... Gabriel Celaya erakusketa bisitatzen.

Amparo Gaston eta Gabriel Celaya

Amparitxuren bultzada pertsonalari eta Antonio Chicharro eta Luis Visorren kolaborazio paregabeari esker, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gabriel Celayaren poesia guztiak argitaratu zituen.

Amparitxu adintzen zihoan eran, KOLDO MITXELENA Kulturunea gero eta urriagotan bisitatzen zuen. Hala ere, udaro etorri ohi zen Donostiara, Niza Hoteleko 11. gelara. Datorren uda desberdina izango da.

Mila esker, Amparitxu, Gabriel Celayarentzat izan zaren guztiagatik; bizitzan zehar emandako laguntzak Gabriel Celayaren poesia hunkigarri eta konprometituan eragin baitzuen. Ez adiorik.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net