gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko otsailaren 9, asteartea

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Joseph L. Mankiewicz | liburutegiak | Hegazkinak Fonotekan »

Paulette Goddard
2009/06/19

Paulette GoddardEkainaren 22tik 26ra, zinema mutu zein soinuduneko aktore handi bat izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekako zinema saioetako protagonista: Pauline Marion Goddard, Paulette Goddard (1911-1990) izenez ezaguna.

Lehen senarrarekin -oso gizon aberatsa- ezkondu zenean Hollywoodera joan zen bizitzera eta bertan mugildu zen zinemaren munduan. Askotan ezkondu eta dibortziatu zen, baina Charlie Chaplin apartarekin eta Burgess Meredith aktore eta zuzendari handiarekin izandako ezkontzak izan ziren entzutetsuenak.

Zuzendari onenen esanetara lan egin (Mamoulian, Cukor, Chaplin, Renoir, DeMille...), eta aktore onenekin batera aritu zen (Gary Cooper, Fred Astaire, Burgess Meredith, Bob Hope, Charles Boyer, John Wayne; Joan Crawford, Rosalind Russell, Susan Hayward, Joan Fontaine, Olivia de Havilland...). Gainera genero guztietan gailendu zen: komedia, musikala, abenturazko zinema...

Programazioa

Paulette Goddard

Astelehena 22: Tiempos modernos (1936) .Charles Chaplin dugu gidoilari, protagonista, ekoizle eta zuzendari. Bikain islatzen du Depresio Handian langileek industrializazioaren ondorioz jasaten zituzten baldintza penagarriak. Chaplin eta Paulette Goddardekin batera, Henry Bergman, Stanley Sandford eta Chester Conklin aritu ziren filmean.

Asteartea 23: Al fin solos (1940), H.C. Potter zuzendariaren musikala. Lan bila hasi behar ez izateko, nahita suspenditzen duten bi ikasle dira protagonista. Tronpeta-jotzaileak dira eta haien agente bihurtuko den neska bat ezagutuko dute. Gure protagonistaz gain, aipatzekoak dira Fred Astaire eta Burgess Meredith.

Asteazkena 24: El gran dictador (1940). Berriz ere, Charles Chaplin handiak denetik egiten du erregimen totalitarioei buruzko satira bikain honetan. Eszena gogoangarri asko ditu, bereziki Hynkel diktadorea mundua irudikatzen duen globoarekin dantzan azaltzen denekoa. Urte horretan banandu ziren Chaplin eta Paulette Goddard.

Osteguna 25: Diario de una camarera (1946). Jean Renoirena. Gure protagonista bikain aritu zen, etxeko jauna limurtu eta lana utzi ahal izateko asmoarekin, Lanlaire familiarentzat lanean hasten den zerbitzari baren azalean. Paulette Goddardekin batera aipatzekoak dira Burgess Meredith eta Hurd Hatfield.

Ostirala 26: Un marido ideal (1947). Alexander Kordak Oscar Wilderen eleberria hartu zuen oinarri bere azken film hau zuzentzeko. Ospe handiko politikari bat eta bere emazte erakargarria ditu protagonista. Itxuraz, bizitza perfektua dute, "lagun" batek senarraren sekretu ilun bat kontatzeko mehatxua egiten duen arte... Aktoreen artean aipatzekoak dira gure protagonista, Michael Wilding, Diana Wynyard eta Glynis Johns.

KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan ikusiko dugu elkar, ohi bezala, 17:30ean.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net