gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko otsailaren 9, asteartea

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Paulette Goddard | liburutegiak | Yul Brynner »

Hegazkinak Fonotekan
2009/06/29

hegazkinakEkainaren 29tik uztailaren 3ra hegazkinak izango dira KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekako zinema saioetako protagonista. Haiek lagun, hamaika abentura biziko ditugu airean.

spitfire

Denbora asko pasa da 1903ean Wright anaiek motorrik gabeko lehen hegaldia egin zutenetik. Geroztik gertakari askotako protagonista izan da hegazkina: Lindberghek Atlantikoa Spirit of St. Louisen gurutzatzea, Dorre Bikien aurkako atentatua, Hiroshimako bonbardaketa Enola Gaytik...

Nola ez, zinemak ere hegazkinei buruzko hamaika film eman ditu. Horietako bost hautatu ditugu datozen egunetarako.

Programazioa:

Astelehena 29: Bombarderos B-52 (1957). Gordon Douglasek zuzendu zuen Irving Wallace-en gidoia oinarri hartuta. Gerra Hotzean B-52 bonbaketari eskuadrila bat bidaltzen duen koronel baten eta hegazkinen mekanikariaren arteko lehia nabaria da, koronela eta mekanikariaren alabaren arteko maitasun aferarengatik. Karl Malden, Natalie Wood, Marsha Hunt eta Efrem Zimbalist Jr. dira aktorerik aipagarrienak.

Asteartea 30: El vuelo del Fénix (1965). Robert Aldrichek zuzendu zuen suspensez eta emozioz beteriko film hau. Hegazkin bat Saharako basamortuan eroriko da eta bidaiari guztien artean konpondu beharko dute bizitza salbatzeko. Aktore talde bikaina: James Stewart, Richard Attenborough, Peter Finch, Hardy Kruger eta Ernest Borgnine,besteak beste.

Asteazkena 1: La batalla de Inglaterra (1969). Guy Hamiltonek zuzendu zuen, benetako gertakari bat oinarri hartuta. Hegazkineria ingelesa ahuldu eta irla errazago inbaditzeko, III Reichak martxan jarritako aireko-erasoak kontatzen ditu aktore talde bikain batekin: Michael Caine, Trevor Howard, Harry Andrews, Ian McShane, Laurence Olivier, Christopher Plummer, Kenneth More, Michael Redgrave, Robert Shaw, Ralph Richardson eta beste asko.

Osteguna 2: Always (Para siempre) (1989). Steven Spielbergek zuzendu zuen. Basoko suteak itzaltzeko lan egiten duen talde bateko hegazkinlari onena hil egingo da lagun minaren bizitza salbatzeagatik. Film hunkigarri honetan lan bikaina egin zuten hiru protagonistek: Richard Dreyfuss, Holly Hunter eta John Goodmanek

Ostirala 3: Memphis Belle (1990). Michael Caton-Jonesek zuzen du zuen, B-17 baten tripulazioak Bigarren Mundu Gerran egindako operazioa oinarri hartuta. Matthew Modine, Eric Stoltz, Tate Donovan eta beste aktore bikain askok filmaren balioa areagotzen dute.

KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan ikusiko dugu elkar, ohi bezala, 17:30ean.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net