gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko otsailaren 9, asteartea

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Stanley Kubrick: orain dela 10 urte | liburutegiak | Askatasuna amets »

Jean Seberg
2009/05/25

Jean SebergMaiatzaren 25etik 29ra aktore Jean Seberg aktore enigmatikoa izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekako zinema saioetako protagonista.

Itxura hauskor eta erakargarriko emakume hau 1938an jaio zen Iowan. Otto Premingerri esker bete zuen aktore izateko ametsa. Zuzendari handi honek gure protagonista hautatu zuen -diotenez, 18.000 emakumeren artean- Juana de Arcoren azalean aritzeko. Lan bikaina egin zuen eta Preminger handiak berriz hautatu zuen Bonjour tristesse filmerako; arrakasta handiz hasi zen frantziar zineman, eta batez ere Europan aritu zen, Estatu Batuetan zenbait film egin arren (Lilith eta La leyenda de la ciudad sin nombre).

Lau aldiz ezkondu zen eta, oro har, bizimodu ezegonkorra izan zuen. Depresio ugari izan zituen eta hainbat aldiz saiatu zen bere buruaz beste egiten. Azken saiakera behin betikoa izan zen, 1979. urtean.

Gazte hil arren, film zerrenda interesgarria utzi zuen. Guztien artean bost film hautatu ditugu hura oroitzeko:

Astelehena 25: La dama de hierro (1957).Gure protagonista ezagutzera eman zuen Otto Premingerrek Juana de Arco Orleanseko dontzeilaren historia ezaguna kontatzen duen film honekin. Richard Widmark dugu beste protagonista.

Buenos días tristeza

Asteartea 26: Buenos días tristeza (1958). Hau ere Otto Premingerrek zuzendu zuen, Françoise Saganen eleberria oinarri hartuta. Gizon alargun bat alaba nerabearekin dago Frantzian oporretan. Ondo konpontzen dira, baina berriz ezkontzea erabakitzen duenean bien arteko harremana okertuko da. Aktore talde ona du filmak; gure protagonistaz gain, aipatzekoak dira David Niven eta Deborah Kerr.

Asteazkena 27: Un golpe de gracia (1959). Jack Arnolden komedia dibertigarria. Estatu ñimiño batek gerra deklaratuko die Estatu Batuei, gerraosteko diru-laguntzekin aberasteko; baina dukesak eta lehen ministroak espero ez dituzten gauzak gertatuko dira... Peter Sellersen neurrira egindako komedia. Jean Sebergek oso ondo laguntzen du.

Osteguna 28: Al final de la escapada (1960). Polizia bat hil ondoren neskalagunarekin ihesi doan auto lapur baten balentriak kontatzen ditu Jean-Luc Goddardek. Jean Paul Belmondo dugu lapurraren azalean eta y Jean Seberg neskarenean. Film hau jatorrizko bertsioan eskainiko dugu, frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin.

Ostirala 29: Lilith (1964), Robert Rossenena. Aberatsentzako psikiatriko bateko terapeuta eta gaixo baten arteko drama erromantiko honetan maitasuna obsesio bihurtiko da. Jean Seberg eta Warren Beatty dira film interesgarri honetako protagonista.

KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan ikusiko dugu elkar, ohi bezala, 17:30ean.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net