Pazko astean, apirilaren 14tik 17ra arte, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan lau filme epikoak emango ditugu.
Asteartea 14: Troya (2004).
Wolfgang Petersenek zuzendu zuen.
Homeroren epopeiaren zinean egindako azken bertsioa da. Istorioa aski ezaguna da: Parisek, Priamoren semea, Troyako erregea, Helena bahitzen du eta berarekin Troyara eramaten du. Honen ondorioz, Troyako inbasioa izango da, non azkenean hain ezaguna den egurrezko zaldia Troyan sartzea lortuko duten, etsai guztiekin batera, bertako guztia suntsituz. Aktore talde aparta:
Brad Pitt,
Eric Bana,
Orlando Bloom,
Diane Kruger,
Peter O'Toole beste askoren artean.
Asteazkena 15: Ferdinando Baldiren
David y Goliath (1960). Saul erregearen garaian, Israelen agintaritza gogorra zen. Filistearrekin garai korapilotsuak bizi zituzten israeldarrek. Aipatzeko aktoreen artean,
Orson Welles nagusi.
Osteguna 16: Atila, hombre o demonio (1954). Filmea Pietro Franciscik zuzendu zuen, bere ekoizletako batek,
Dino de Laurentiisek,
Federico Fellinik filmearen eszena batzuk errodatzea lortu bazuen ere,
Anthony Quinnekin nolabaiteko elkar ulertzea bultzatzeko,
La strada filmatu aurretik. Ostegunean ikusiko dugun filma Hunoen erregea zen
Atilaren istorioa da. Aktoreen artean nabarmenenak:
Anthony Quinn,
Sophia Loren, Henry Vidal,
Irene Papas eta Ettore Manni.
Ostirala 17: El reino de los cielos (2005),
Ridley Scottek zuzenduta. Gurutzada garaiko abenturaz jositako superprodukzioa. Jerusalemen, judutarrak, kristauak eta musulmanak 2. eta 3. gurutzaden arteko su-etenan bakean bizi dira. Baina Saladinok setiatuko du hiria, musulmanen esku jartzeko. Bertan hiria defendatuko duen Balianekin topo egingo du. Aktore zerrenda nabarmena:
Orlando Bloom,
Liam Neeson,
Jeremy Irons eta
Eva Green.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko
Fonotekan ikusiko dugu elkar, ohi bezala, 17:30ean, asteartean ezik,
Troya 17:00 hasiko baita.