gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko otsailaren 9, asteartea

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Pazko asteko zinea | liburutegiak | Claudette Colbert »

Fred Zinnemann
2009/04/20

Fred Zinnemann Aste Santuan Erromatarrak izan genituen KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekako protagonista, eta Pazko Astean zinema epikoa. Bi aste berezi hauek pasata, apirilaren 20tik 24ra, Fred Zinnemann zuzendari handiaren filmografia errepasatuko dugu.

Vienan jaio zen 1907 urtean, judu familia batean. Naziek boterea lortu zutenean, Estatu Batuetara emigratu zuen. Han XX. mendeko zuzendari handienetako bat izatera iritsi zen. Sari asko eskuratu zituen; zuzendari onenaren Oscar saria, esaterako, bitan lortu zuen (1953an De aquí a la eternidad filmarekin eta 1966an Un hombre para la eternidadekin).

Film batzuetan estra lana egiten eta film laburrak zuzentzen hasi zuen zinemako ibilbidea. That Mothers Might Live (1938) eta Benjy (1951) film laburrekin ekin ere Oscar sari bana lortu zuen.

Ekoizle ere izan zen. 1960ko hamarkadan Tres vidas errantes eta Y llegó el día de la venganza filmak zuzendu eta ekoitzi zituen.

Chacal (1973), Julia (1977) eta Cinco días, un verano (1982) izan ziren bere azken filmak. 1997an hil zen Londonen.

Ondoko bost filmak eskainiko ditugu apirilaren 20tik 24ra:

Astelehena 20: Hombres (1950). Stanley Kramerek produzitu zuen. Gerrako zaurien ondorioz gurpil-aulki batean dagoen beterano bat da protagonista. Bere bizitza gainbehera doa eta neskalagunaren maitasunak bakarrik lor dezake bizitzeko grina berreskuratu eta sendatzeko aukeretan sinetsi dezan. Marlon Brando dugu beteranoaren azalean eta Teresa Wright neskarenean. Musika Dimitri Tiomkinena da.

Asteartea 21: Solo ante el peligro (1952). Zinnemannen film ezagunena, segur aski. Mendeku bila datozen bidelapurrei aurre egin beharko die herriko sheriffak. Gainera, egun horretan bertan ezkontzen da eta badirudi inork ez diola lagunduko. Gary Cooperek lan bikaina egiten du sheriffaren azalean. Aipatzekoak dira Grace Kelly, Thomas Mitchell, Lloyd Bridges eta Katy Jurado ere. Dimitri Tiomkinek sortu zuen film honen musika gogoangarria.

Un hombre para la eternidad Asteazkena 22: Oklahoma (1955). Musikal ozar eta alai honetan, maitasuna eta pasioa nagusituko dira. Kanta gogoangarriak eta lan talde bikaina ditu: Gordon McRae, Shirley Jones, Gloria Grahame eta Rod Steiger, besteak beste. Musika Richard Rodgersena da

Osteguna 23: Y llegó el día de la venganza (1964). Espainian 1979. urtera arte debekatuta egon zen film hau. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Frantziara erbesteratutako maki talde bat gorabeherak ditu ardatz. Haietako bat Espainiara bueltatuko da, ama oso gaixo dagoelako, eta guardia zibil batek ezagutuko du. Gregory Peck, Anthony Quinn eta Omar Sharif ditugu protagonista. Musikaren sortzailea Maurice Jarre da.

Ostirala 24: Un hombre para la eternidad (1966). Enrique VIII, Ana Bolena eta Tomás Mororen garaiko Inglaterran girotutako film honek sei Oscar sari eskuratu zituen - film, zuzendari eta aktore onenarenak barne- eta beste izendapen asko izan zituen. Erregeak legea aldatu nahi du bere mesederako (lehen ezkontzaren baliogabetasuna lortzeko); baina Tomás Morok ez baliogabetasuna onartuko, bere moralaren kontra doalako. Filma ez ezik, lan taldea ere bikaina da: Paul Scofield (aktore onenaren saria), Robert Shaw, Susannah York, Vanessa Redgrave, Orson Welles, Leo McKern eta John Hurt.

KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan ikusiko dugu elkar, ohi bezala, 17:30ean.
 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net