
gipuzkoakultura - liburutegiak
Apirilaren 27tik 30era (maiatzaren 1a jaieguna da) antzerki eta zinemako dama handi bat izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekako zinema saioetako protagonista: Claudette Colbert (1903-1996).
Frantziako bankari baten alaba Lily Claudette Chauchoin oso gazte hasi zen antzerkian. 1923an egin zuen debuta, The Wild Wescotts lanean. Orduan hartu zuen mundu osoan ezagun egin zuen izena.
1927 lehen agerraldia egin zuen zineman, baina filmak arrakasta gutxi izan zuen eta antzerkira bueltatu zen, 1929 arte; urte horretan The Lady Lies filmean egindako lanak ospea eman zion eta Cecil B. De Millek bere hurrengo filmean Cleopatraren lana egitea eskaini zion; lan hau erabakigarria izan zen. Handik gutxira, emakumezko aktore onenaren Oscar saria eskuratu zuen, Sucedió una noche filmarengatik. Asteartean ikusiko dugu zergatik.
1960ko hamarkadaren hasieran, alde batera utzi zuen aktore lana eta noizbehinkako agerraldiak bakarrik egin zituen zineman (Parrish, 1961) eta antzerkian. 1996. urtean hil zen en Barbadosen , 92 urte zituela.
Astelehena 27: Cleopatra (1934). Cecil B. De Mille handiak bikain kontatu zuen Egiptoko erregina misteriotsu eta handinahiaren maite-jokoak Julio César eta Marco Antoniorekin. Gure protagonistaz gain aipatzekoak dira Warren William eta Henry Wilcoxon.
Asteartea 28: Sucedió una noche (1938). Frank Capraren komedia honetan endreduak eta barrea dira nagusi. Gure protagonistak eta Clark Gable handiak lan ezinhobea egin zutuen. Filmak bost Oscar sari eskuratu zituen: film onena, zuzendari onena, gidoi onena, emakumezko aktore onena eta gizonezko aktore onena.
Asteazkena 29: La octava mujer de Barba Azul (1938). Komedia bikaina hau ere. Ernst Lubitschek zuzendu zuen, Billy Wilder eta Charles Bracketten gidoiarekin. Zazpi aldiz ezkonduta egon den gizon izugarri aberats batekin ezkontzen saiatuko da gure protagonista. Claudette Colbertez gain, aipatzekoak dira Gary Cooper eta David Niven.
Osteguna 30: Corazones indomables (1939), John Fordena. 1776 urtean Ingalaterra Berrira iristen den kolono bikote baten (Claudette Colbert eta Henry Fonda) gorabeherak ditu ardatz, Estatu Batuen Independentzia Gerran girotuta.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan ikusiko dugu elkar, ohi bezala, 17:30ean.