gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko otsailaren 9, asteartea

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Henry Fonda | liburutegiak | Pazko asteko zinea »

Aste Santuko zinema
2009/04/03

Demetrius y los gladiadores Ate joka dugu Aste Santua; hausnarketa, lan eta aisialdi garaia. Eta, nola ez, zinema garaia. Apirilaren 6tik 8ra ez diogu asteroko hitzorduari huts egingo eta hiru filma eskainiko ditugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan.

Quo Vadis Astelehena 6: Quo Vadis (1951). Mervyn LeRoy da Neronen garaiko Erroman girotutako film ezagun honen zuzendaria. Gudan hiru urte eman ondoren, Marco Vinicio jenerala garaile buelatu da Erromara; baina Ligia kristauarekin maiteminduko da eta, azkenean, bera ere kristautasunera konbertituko da. Primeran pasatzeko osagai guztiak ditu filmak: abenturak, maitasun kontuak, Erroma sutan eta aktore guztien lan bikaina, bereziki, bigarren mailako aktore onenaren Oscar sarirako izendatu zuten Peter Ustinovena. Aipatzekoak dira Robert Taylor, Deborah Kerr eta Leo Genn ere.

Asteartea 7: Demetrius y los gladiadores (1954). Delmer Davesek zuzendu zuen eta kristautasunera konbertitutako Demetrio esklabua du protagonista. Gladiadore gisa biziraun behar du, Mesalinaren eskakizun eta Calígularen erokerien esanetara. Gladiadoreei buruzko filmik onenetako bat da, eta aparteko aktore taldea du: Victor Mature, Susan Hayward, Michael Rennie, Debra Paget, Anne Bancroft, Richard Egan eta Ernest Borgnine.

Asteazkena 8: Jesucristo Superstar (1973), Norman Jewisonena. Nazarteko Jesusen bizitza kontatzen duen musikal honen estreinaldia aparteko gertaera izan zen. Oihartzun handia izan zuen eta gerora gai berari buruzko hamaika musikal etorri ziren; gogoan izan, esaterako, Camilo Sestok eta Ángela Carrascok egindako musikala. Norman Jewisonen filmeko aktoreen artean, aipatzekoak dira Ted Neely, Carl Anderson, Yvonne Elliman eta Barry Dennen, besteak beste.

Ostegun Santutik Pazko Astelehenera, hilaren 9tik 13ra, biak barne, Liburutegia itxita egongo da eta beraz ez dugu zinema emanaldirik izango. Gainontzeko egunetan KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan ikusiko dugu elkar, ohi bezala, 17:30ean.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net