
gipuzkoakultura - liburutegiak
Asko diren arren, liburu eta diskoen maileguak ez dira KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiaren zerbitzu bakarra. Hemerotekan eta Infotekan ere kontsulta ugari egiten dituzte erabiltzaileek.
Hemerotekari dagokionez, paperean, mikroforman edo euskarri digitalean dauden dokumentuen kontsultak daude batetik, eta online egindakoak bestetik.
-Paperean, mikroforman edo euskarri digitalean dauden dokumentuen kontsultak 2008an
Aldizkari Ofizialak: 1.348
Aldizkariak: 5.933
Egunkariak: 28.372
GUZTIRA: 35.793 kontsulta
-Online egindako kontsultak 2008an
2005ean Hemeroteka Plus zerbitzua jarri genuen Hemerotekako erabiltzaileen eskura. Bertan, 2004ko urtarrilaren 2tik aurrera ondoko egunkariek argitaratutako ale guztiak kontsultatu daitezke: El País, El Mundo, El Diario de Navarra, El Diario Vasco, Gara, Berria, Diario de Noticias, Le Journal du Pays Basque, Deia, Diario de Noticias de Álava, El Correo, Noticias de Gipuzkoa, El Periódico de Álava eta Zabalik.
Azken urteotako prentsaz gain, Hemeroteka Digitalean prentsa historikoa kontsultatu daiteke; azken hau, sarean ere dago; beraz, etxetik ere arakatu daiteke.
Azkenik, egungo eta aspaldiko prentsaz gain, bestelako dokumentuak kontsultatu daitezke online, aldizkariak eta Aldizkari Ofizialak, esaterako.
2008an Hemerotekan bertan online egindako kontsultak
Egunkariak: 2.427
Aldizkari Ofizialak : 1.169
Aldizkariak: 283
GUZTIRA: 3.879 kontsulta
2008an Infotekan egindako kontsultak
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Infotekan kontsulta zehatz edo espezializatuak erantzuten ditugu. Hemen egiten dira Interneteko eta CD-ROM eta DVD euskarrietan dauden fondoetako kontsultak. Ordenagailu finko eta eramangarriak ere ditugu bazkideen eskura, Interneten sartzeko edo edozein lan mota egiteko. Eramangarriak Kulturuneko edozein txokotan erabil daitezke, WIFIari esker.
Ordenagailu eramangarrien mailegu kopurua: 8.915
Interneterako kontsultak: 33.897