gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko otsailaren 9, asteartea

gipuzkoakultura - liburutegiak

« KMKko Hemeroteka eta Infoteka 2008an | liburutegiak | Henry Fonda »

Bigarren mailako aktore handiak
2009/03/23

Oscar sariakMartxoaren 23tik 27ra, bigarren mailako aktoreek zineman duten garrantzia azpimarratuko dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekako zinema saioetan.

Walter Brennan Agerraldi laburragoak egin arren, kalitate handikoak dira. Adibide ugari daude; Anthony Quinnek, esaterako, Oscar saria lortu zuen 1956.urtean, El loco del pelo rojo filmean egindako 10 minutu inguruko agerraldi batekin. Aktore batzuk benetan trebeak izan ziren: Walter Brennanek hiru bider lortu zuen, Peter Ustinovek bitan eta Jason Robardsek beste bitan.

Ziklo honekin omenaldi txiki bat eskaini nahi diegu protagonistak bezain garrantzitsuak -batzuetan garrantzitsuagoak- diren ezinbesteko aktore hauei. Oscar saria lortu lortu zutenak eta, merezi arren, eskuratu ez zutenak gogoratuko ditugu.

Lunes 23: Claude Rains Casablancan. Michael Curtizek 1942an zuzendu zuen film ahaztezin hau ikusienetako bat da zinemaren historian, eta film eta zuzendari onenaren Oscar sariak eskuratu zituen. Aktoreek lan bikaina egiten dute, Humphrey Bogart eta Ingrid Bergmanek, Paul Henreidek... Claude Raines Oscar sarirako izendatu zuten Louis Renault inspektorearen azalean egindako lanarengatik.

Martes 24: Karl Malden, Rod Steiger eta Lee J. Cobb, La ley del silencion. Elia Kazanek zuzendu zuen1954an, aktore talde bikain batekin. Marlon Brandok aktore onenaren Oscar saria eskuratu zuen, eta aipatu berri ditugun hiru aktoreak izendatu zituzten bigarren mailakorako. Eskuratu ez zuten arren, lan bikaina egin zuten, goitik behera.

Miércoles 25: Edmond O'Brien El hombre que mató a Liberty Valance filmean. John Fordek lan talde bikaina zuzendu zuen maisuki: John Wayne, James Stewart, Vera Miles... Edmond O'Brienek sekulako lana egin zuen egunkari bateko zuzendari, editore eta kazetari zen Dalton Peabody mozkortiaren azalean. Benetan merezi du.

Jueves 26: Peter Ustinov Topkapin. Jules Dassinek zuzendu zuen 1964. urtean. Bitxi lapur batzuk Estambulgo Topkapi Jauregian lapurreta egiten saiatuko dira. Akotre talde bikaina (Maximillian Schell, Melina Mercouri...) aurkituko dugu hemen ere, baina aipatzekoa da Peter Ustinoven lana; izan ere, bigarren mailako aktore onenaren Oscar saria lortu zuen bigarren aldiz (lau urte lehenago eskuratu zuen lehena, Kubricken Espartaco filmean egindako lanarengatik).

Viernes 27: Jason Robards Todos los hombres del presidenten. Woodward eta Bernstein (Redford eta Hoffman) kazetariek argitara eman zuten Watergate eskandaluari buruzko filma. Jason Robardsek Oscar saria lortu zuen The Washington Post egunkariko zuzendariaren azalean. Urtebete geroago bigarren saria lortu zuen, Julia filmean.

KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan ikusiko dugu elkar, ohi bezala, 17:30ean.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net