
gipuzkoakultura - liburutegiak
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiaren webgune berrian 4.000 dokumentu digital inguru daude erabiltzaileen eskura (digitalizatutako milioi bat orri inguru): kartelak, prentsa historikoa, Julio Urquijo eta Aizkibel funtsetako liburuak eta hainbat eskuizkribu.
Bi eratan bilatu ditzakezue:
Liburutegiaren webguneko hasiera orritik, Liburutegi Digitala edo Hemeroteka Digitala sakatuta:
-Liburutegi Digitala atalean sartuz gero, Digitalizatutako dokumentuak lotura sakatu behar duzue. Hurrengo orrian, nahi dituzuen hitzak bilatu edo izenburu eta egile zerrenda alfabetikoki arakatzeko aukera izango duzue.
-Hemeroteka Digitalean prentsa historikoa aurkituko duzue. 48 kazeta daude; besteak beste, ondokoak: Agere, Bertsolariya, El Cántabro, Euskal Esnalea, Euskalerriaren Alde...
Liburutegiko katalogotik sartzeko ondoko urratsak jarraitu behar dituzue:
-Nahi dituzuen hitzak bilatu.
-Eskuineko zutabean Liburutegi digitala>Agiri digitalizatuak sakatu.
-Fitxa bibliografikoaren eskuineko edo azpiko aldean azalduko den ikonoan klik egin.
Era batera eta bestera, dokumentuaren irudiak ikusiko dituzue, orriz-orri edo miniaturetan, eta aukeratutako irudiak inprimatzeko aukera izango duzue. Aurrerago, orriak aukeratu eta gordetzeko aukera ere jarriko dugu martxan.