gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 15, astelehena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Bitxikeria berriak katalogoan | liburutegiak | 2008ko Top-a »

Iconoce KOLDO MITXELENA Kulturuneko Hemerotekan
2009/02/18

Prentsaren jarraipean egiteko zerbitzuaren hasiera orria KOLDO MITXELENA Kulturuneko Hemerotekan eguneko berri nagusiak begiratu bakarrean ikusi eta albisteak bilatu ditzakezue, Iconoce zerbitzuari esker.

Dokumentu datu base bat da Iconoce. Ehunka argitalpen digitaleko (estatu mailako eta nazioarteko egunkari eta aldizkari orokor zein espezializatuak, eztabaidaguneak, webguneak...) milaka artikuluren testuak biltzen ditu HTML formatuan kontsultatu ahal izateko.

KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian ondoko profilak zehaztu ditugu informazioaren jarraipena egiteko: Hasiera, Donostia, Gipuzkoa, Kultura, Kirola, Ekonomia, Nazioartekoa, Estatua, Iritzia eta Gizartea. Helburua prentsako informazio eguneratu guztia toki bakarrean bildu eta eskuratzeko zenbait eremu eskaintzea da.

Eguneko albiste nagusia (tokikoa edo Gipuzkoa mailakoa) eta azken ordukoak irakurri eta 2001 urtetik aurrera bildutakoak bilatzeko aukera ez ezik, ekonomia eta eguraldiari buruzko informazioa ere duzue eskura. Gainera ondoko webguneetarako lotura zuzena ere duzue hasiera orrian: KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegia, Hemeroteka Digitala eta Gipuzkoa Kultura.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net