
gipuzkoakultura - liburutegiak
« Liburutegia aberasten II | liburutegiak | Antonio Zavalaren ondarea Koldo Mitxelenako Liburutegian »
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian etengabe gabiltza eskaintzen ditugun informazio eta zerbitzuak hobetzeko lanean. Bide horretan, asteazkenean, urtarrilak 14, webgune berria argitaratuko dugu www.kmliburutegia.net (urtarrilaren 14tik aurrera erabilgarri) helbidean.
Goitik behera berritu eta eguneratutako webgune honetan informazio baliagarri ugari aurkituko duzue: liburutegiari buruzko informazio orokorra, bildumak, bazkideentzako informazioa, berriak... Horretaz gain, liburutegi eta hemerotekako funts digitalak kontsultatzeko aukera izango duzue.
Liburutegiko katalogorako sarbide berria ere du webguneak. AquaBrowser izeneko tresna berria ezarri dugu online katalogoan, informazioa aurkitzeko bidea errazteko.
Ilusio handiz lan egin dugu berrikuntza hauek harrera ona izan dezaten.