
gipuzkoakultura - liburutegiak
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiaren webgune berria aurkeztu genuenean esan bezala, AquaBrowser izeneko tresna berria ezarri dugu online katalogoan, informazioa aurkitzeko bidea errazteko. Oraingoan, bilatzaile honen oinarriak azalduko dizkizuegu, ahalik eta probetxu gehien ateratzeko.
Erabiltzaileek behar duten informazioa erraz aurkitzea da, esan bezala, AquaBrowseren helburua. Beraz, oso tresna erabilterraza da.
Bilaketa bat egiteko www.kmliburutegia.net webgunean sartu eta nahi ditugun hitzak -ez dio axola letra larri edo xehea erabili-, idatzi behar ditugu erdiko koadro txurian. Bilatu dioen koadroa edo ordenagailuko Intro tekla sakatu orduko, emaitza guztiak erakutsiko dizkigu AquaBrowserek.
Adibidez, pentsa dezagun Urgull mendiari buruzko dokumentuak bilatu nahi ditugula:
Erdian bilaketari erantzuten dioten dokumentu zerrenda azalduko zaigu. Goitibeherako menu bat ere agertuko zaigu, emaitzak egile, izenburu, argitalpen data edo garrantziaren arabera antolatzeko.
![]()
Ezkerreko zutabean bilatu dugun hitzarekin lotutako hitz multzoa azalduko zaigu (aldaketa sintaktikoak, sinonimoak, itzulpenak...). Horietako bakoitzaren gainean sakatuta erdiko emaitza zerrenda aldatuko zaigu.
Eskuineko zutabean emaitzak doitzeko aukera izango dugu. Emaitzak egilearen, gaiaren eta motaren arabera biltzen ditu, besteak beste. Gainera, liburutegiko zein bildumatan bilatu nahi dugun aukeratu dezakegu: Julio de Urquijo, Gabriel Celaya, Busca Isusi, Carlos Santamaría, Funts orokorra...
Ikusten duzuen bezala, behar dugun informazioa aurkitzeko hamaika aukera esakintzen ditu AquaBrowser bilatzaileak. Zuentzako baliagarriak izatea espero dugu.