gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 15, astelehena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Antzinako estropadak (II) | liburutegiak | KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiaren webgune berria »

Liburutegia aberasten II
2008/12/05

Pio Barojaren gutun bat Aurten bigarren aldiz, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiaren Zerbitzuen kartan hartutako konpromisoari erantzunez, eskuratu ditugun ondare fondoen berri eman nahi dizuegu.

2008. urtearen bigarren zatian eskuratutako ondarearen artean aipatzekoak dira:

-XVIII eta XIX mendeetako grabatu album batzuk (Travels through Spain in the years 1775 and 1776, Les Pyrénées d'aprés nature).

-Philippe Oyhambururen Oldarra eta Etorki ballet taldeen eta Marc Legasseren kartel interesgarriak.

-Ángel Ortiz Alfauren literatura artxiboaren hainbat dokumentu; hauen artean aipatzekoak dira, Baroja eta Blas de Oteroren gutun sortak, Gabriel Arestiren argazkiak eta honek Gabriel Celayari egindako elkarrizketa-inkesta.

-XIX mende amaierako zezenketa eta Donostiako inauterietako kartelak.

Hauetako batzuk dagoeneko katalogatuta daude; besteak, prozesuan. Beraz, laster egongo da guztia gure katalogoan kontsultagarri.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net