
gipuzkoakultura - liburutegiak
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonoteka berritzeko lanak direla eta zenbait hilabetez zinema emanaldirik gabe egon ondoren, indarberritua gatoz. Areto berria txikixeagoa da, baina erabiltzaileen gustukoak izango diren audio eta bideo ekipo berriak ditu.
Urriaren 13tik 17ra Dino Risi zuzendari italiarra gogoratuko dugu bertan. Monicelli, Scola eta Comencinirekin batera, Italiako Komediaren egile ezagun eta goraipatuenetako bat izan zen. 2002. urtean, ibilbide osoari eskainitako Urrezko Lehoia eman zion Veneziako Zinemaldiak. Aurtengo abuztuan hil zen, 91 urterekin.
Bere filmetan, aktore italiar garrantzitsuenetako asko azaldu ziren: Mastroianni, Sordi, Manfredi, Tognazzi eta, batez ere, Vittorio Gassman, bere film bikain askoren protagonista.
Komediaren maisu hau izango da KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekako protagonista, urriaren 13tik 17ra, aretoaren aro berriaren lehen astean. Ondoko filmak ikusiko ditugu:
Astelehena 13: El estafador (1959). Vittorio Gassman, Dorian Gray eta Mario Carotenuto dira protagonista nagusiak. Gassman arrakastarik ez duen aktore bat da; gainera, lagun batek arazotan nahasten du beti. Tarte atsegina pasako dugu, zinez, komedia honekin.
Asteartea 14: El profeta (1967). Hemen ere Gassman ikusiko dugu, hiritik ihesi mendian bizitzera doan protagonistaren azalean. Hala ere, bere arazoak hasi baino ez dira egin... Gassmanekin batera Ann Margret ikusiko dugu komedia entretenigarri honetan.
Asteazkena 15: Perfume de mujer (1974). Risirenbets film bikain bat. Ikasle gazte bat erretiroa hartu duen kapitain itsi eta gonazale baten laguntzaile dabil eta gauza asko ikasiko ditu berarengandik. Atzerriko film onenaren Oscar sarirako izendatu zuten filma, eta Vittorio Gassmanek aktore onenaren saria eskuratu zuen Cannesen. Agostina Belli eta Alessandro Momo dira aktore talde bikainaren beste kide batzuk.
1992an filmaren remake (Esencia de mujer) on bat egin zen eta Al Pacinok Oscar saria lortu zuen kapitainaren azalean egindako lanarengatik. .
Osteguna 16: Alma perdida (1976). Gazte bat izeba-osaben etxera doa bizitzera, Veneziako luxuzko etxe zahar batera. Bertan soinu kezkagarriak entzungo ditu eta neskame zaharrak etxeak gordetzen dituen sekretuak argituko dizkio. Aktoreen artean, aipatzekoak dira Vittorio Gassman eta Catherine Deneuve.
Ostirala 17: Fantasma de amor (1981). Protagonistak autobuseko bidaia ordainduko dio diru xeherik ez zuen emakume bati. Gauean, emakumeak telefonoz deituko dio eskerrak eman eta dirua bueltatu nahi diola esateko. Hortik aurrera, kontuak korapilatuko dira... Marcello Mastroianni eta Romy Schneider dira protagonistak.
17:30ean ikusiko dugu elkar, Fonoteka areto berrian.