gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Inbentarioa egiteko itxita | liburutegiak | Antzinako estropadak I »

Astelehenean gatoz
2008/08/14

Koldo MItxelena Kulturuneko liburutgiko sarerra Bi astez inbentarioa egiteko itxita egon ondoren, astelehenean, abuztuak 18, berriz irekiko dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegia. Gainera, berritze lanak egiteko itxita egon den Fonoteka ere irekiko dugu.

Abuztuaren 4ean, Liburutegia itxi genuen urteroko inbentarioari ekiteko. Bi astetan buru-belarri aritu ondoren, abuztuaren 18an irekiko dugu, ohiko zerbitzuak eskaintzeko: mailegua, infoteka, hemeroteka...

Fonoteka zerbitzuari ere ekingo diogu berriz. Areto honen berritze lanak ez dira guztiz bukatu -irailean iritsiko zaizkigu CD eta DVDak jartzeko azken apalategiak eta iraileko egunen batean Fonoteka itxi beharko dugu gauza guztiak behar bezala kokatu eta lanak amaitutzat emateko-, baina astelehenetik aurrera ohiko zerbitzua izango duzue eskura.

Zuen zain egongo gara KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian, ohiko ordutegian:

-Astelehenetik ostiralera: 8:30etik 20:30ra
-Larunbatetan: 8:30etik 14:00ra

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net